Google-friendly zara?
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Google-friendly zara?
Aida Solores/
Puntu eta aparte, Googlek esan du. Ez dauka atzerabiderik.
Webgunea gailu mugikorretara egokituta ez dutenentzat, adi!, ‘site’-tik buelta bat eman eta berau “user-friendly” eta, batez ere, “mobile-friendly” bihurtzeko unea da.
Horrela dio “webmaster central” blogak:
2015eko apirila: Googletik jakinarazpen bat jaso genuen, hortik gutxira “mobile-friendly” guneen alde egingo zuela esanez. (Irakurri Google-ren oharra.)
2016ko azaroa: Googlek mugikorrera egokituta dauden webguneak indexatuko ditu lehenengo. Puntu eta aparte, Google-k esan du. Ez dauka atzerabiderik. (Irakurri Google-ren oharra.)
Baina, zer esan nahi du horrek? Horrek esan nahi du Google-ren algoritmoek mugikorren edukietara joko dutela jarraitu, indexatu eta sailkatzeko. Hori horrela izanik, diseinu egokigarria edo mugikor bertsio zehatzik ez duten web-ek zailtasunak izango dituzte bilaketa emaitzetan posizionamendu ona lortzeko. Aukera baliatu nahiko nuke SEO delakoak gure markatan duen garrantzia nabarmentzeko; izan ere, giltzarri izango da publiko helburura iritsi, erakarri eta gure atariko helburuak lortzeko orduan. Honezkero, ziur webgunea “Smartphone”-an irekitzeko saiakera egin duzula; nolakoa izan da esperientzia?
Batzuek esango dute gailu mugikorrera egokitutako webgunerik ez izateak ez duela garrantzirik, APP berezi bat dutelako. Akatsa! Aplikazioak ez dira inoiz mugikor bertsioen ordezko izango. APPa bezeroei zerbitzu zehatz bat eskaintzeko sistema bikaina da, zure produktu/zerbitzuak plataformaren bidez ezagutu eta kontsumitzen dituzten pertsonei zuzendurikoa. Baina, aldiz, zer gertatzen da bezero potentzialekin? Oraindik ikertze garaian daudenak, jadanik marka bat aukeratu ez dutenak, informazioa, harremana, erreferentziak… behar dituztenak… Horiek zure webgunea behar dute, zure sareko erakusleihoa. Modu laburrean, lehenik eta behin, webguneari buruz hitz egingo dugu, mugikorrarentzako bertsioaz, eta ondoren, gehigarriak, APP-ak eta bestelakoak izango ditugu mintzagai.
Hori guztia gure lehentasunen artean ez dagoela pentsatuko dugu again. Horregatik testuingurua ulertu behar dugu eta, horrela, konturatuko gara, bilaketa joerekin batera zerbitzuak moldatu ezean, ez gaituztela topatuko, ez gaituztela ezagutuko eta ez digutela erosiko.
Mugikorren testuinguruan bizi gara, tokiko bilaketan oinarrituta (Google ibilbideak): erabiltzaileen %94ak bere inguruko informazioa bilatzen du “Smartphone”-aren bidez; %54ak dendaren bat bisitatu zuen; %48ak denda batera deitu zuen; eta %29ak erosketa egin zuen. Gainera, oso gogoan izan behar dugu mugikorraren erabilera jada ez dagoela lotuta “mugimenduan dagoen erabiltzailea”-rekin; izan ere, gailuarekin egindako bilaketen %68 etxetik egindakoak dira. Ordenagailuak eta bestelakoak eskura baditugu ere, mugikorra da lehenengo aukera. Telefono mugikorra eta inguratzen gaituzten pantaila guztiak, nola ez… Ziur inoiz ikusi duzula telebista, mugikorrean zerbait bilatu eta ordenagailuan programa bat deskargatzen duzun bitartean. Ez da hala? Horri “multikanaltasuna” deitzen zaio eta, dirudienez, geratzeko etorri da.
Testuinguru horri gehitu behar dizkiogu mugikorraren erabilgarritasunaren ondoriozko oztopoak: lehenik eta behin, kontutan izan beharko dugu estaldura, banda-zabalera eta, ondorioz, deskargen iraupena ezinbesteko faktoreak direla erabilgarritasunaren kalitateari erreparatuta. Horiek falta badira oso zaila izango da web esperientzia ona eskaintzea. Eta, aldiz, ezin dugu ahaztu mugikorren pantailak mugatuak direla, formatu anitzekoak, norabide askotariko nabigazio sistemak dituztela, arratoi eta teklatu gabe maneiatzen direla… Horren guztiaren jakitun izanda argi dago irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta nabigazioaren hierarkia zaintzeko alorrak direla.
Eta, nondik has gaitezke? Lehenengo pausoa izango da gure webgunea gailu ezberdinetan nola ikusten den aztertzea. Horretarako, Safari erabiltzekotan, “Erantzun gaitasuna duen diseinu modua ezarri” sakatuko dugu, nabigatzaileko menuan topatuko dugun “garapen” aukeran. Era berean, SEOarekin arduratuta dagoen edozeini oso erabilgarria egingo zaio Mozilla-ren “web developer” gehigarria erabiltzea. Ez da damutuko.
Behin sareko erakusleihoa hemen eta han nola ikusten den egiaztatu dugunean, web analitikaren alorrean barneratuko gara “Google Analytics” tresnarekin. Erraza da, egin behar dugun bakarra da segmentuak pertsonalizatu eta erabiltzaileak “desktop”, “mobile” eta “tablet” gailuen arabera sailkatu. Hori horrela, analitikarako tresnak denboran zehar erabiltzailearen joerak erakutsiko dizkigu (interesgarria izango da neurketak egitea mugikorraren erabileraren gorakada ikusteko). Hala ere, grafikoek negozioaren arabera oso datu ezberdinak emango dizkigute. Gure inguruari erreparatuz gero, industriala dena hein handi batean, ziurrena da “desktop”–a izatea gailu erabiliena. Horren arrazoia da sektore batzuetan bilaketak lan eremuetan egiten direla eta, hortaz, horietako asko bulegoko ordenagailutik. Horrekin batera, oso garrantzitsua izango da gailu ezberdinen erabiltzaileen jarrerak aztertzea eta trafikoaren kalitatea baloratzea. Zenbat saio? Horietako zeintzuk dira erabiltzaile berriak? Zein da errebote tasa?
Diagnostiko labur hau egin eta alarma joz gero, hiru aukera ditugu “mobile-friendly”, “user-friendly”, “google-friendly” bilakatzeko: “responsive design” erabiltzea (gomendagarriena), HTML dinamikoa duen bertsioa garatzea edo, azkenik, mugikorrarentzat gune zehatz bat sortzea. Noski, ezin dugu laugarren aukera ahaztu: AMP edo “Accelerated Mobile Pages”, Google eta teknologia gune batzuek sustaturiko kode irekiko ekimena. Azken horrek oso arrakasta handia dauka bilaketetan, batez ere, hedabideen kasuan.
Behin bat aukeratuta, zure konpetentziak mugikorrerako erabiltzen dituen “keywords”-ak eta bilaketa joerak ikertzen hasi beharko zara (“Googe Trends“); ondoren, ataria Google bilaketetan optimizatu (erabili “Google Search Console”) eta jarri arreta berezia hauetan: diseinatu webgunearen arkitektura bezero potentzialen egoerak oinarri bezala harturik, bihurketa gauzatzen laguntzeko mekanismoak ezarri (formularioak, kontaktua…), aukera egingarrien arabera informazioa hierarkizatu , “social login” delakoa ezarri…
Azenik, webgunearen diagnostiko oso bat egin nahi duen edozeinentzat eraginkorrak diren hainbat tresna gomendatu nahiko nituzke: (www.woorank.com“), (www.metricspot.com) , (www.similarweb.com) o (www.openlinkprofile.org)
Erabiltzailearen joera berriek, SEO teknikek, eta analitika eta posizionamendu tresnek gu egunero harritzeko gaitasuna dute. Horren aurrean, markaren helburuak bete nahi baditugu, beharrezkoa da etengabe egoera berrietara egokitzea. Ezin diogu ikasteari utzi. Eskerrak eman nahi dizkiogu @fernandomacia-ri, Enpresa Digitalaren baitan eskainitako “Indexación para móviles” kurtsoan egindako ekarpen guztiengatik eta post honen inspirazio iturri izateagatik. Oso gomendagarria! Mila esker![/az_column_text][/vc_column][/vc_row]