Guri buruz

Horrek esan nahi du sinisten dugula lantaldearen indarrean, parte-hartzean, erantzukizunean, konpromisoan, berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan kolektiboaren hazkundea eta oparotasuna sustatzeko.

Aretxabaletan (Gipuzkoa) gaude, euskal lurralde kooperatiboaren erdian eta igartzen da. Hemen garrantzitsuena elkarlanerako espiritua da. Talde osoak modu aktibo eta solidarioan laguntzen du helburu komunak lortu eta arrakasta partekatua lortzeko.

Kooperatiba gara

Arteman dugu izena, (H)artu + eman, komunikazioaren beraren esentzia, euskaraz "eman eta hartu"-ren esanahia duena. Hartu eta emana etengabeko informazio elkartruke dinamikoa da. Feedback bat. Hartu eta ematea elkarlanean lan egitea da. Lotura bat. Balioa eranstea ezeren truke, horrela nahi dugulako. Hartu eta ematea pertsona ausarten hautua da. hartu eta emateak poztasuna sortu nahi du. Norbait lagundu edo norbaiti irribarrea atera izanaren poztasuna. Munduan era positiboan eragitea da, eta gure misioa jendea zoriontsu egitea da. Eta berdeak gara, euskal kooperatibismoaren bailaratik gatozelako, Gipuzkoa berdearen barne aldekoak garelako.

Gure ingurukoak Arteman ondoan izateaz harro egon daitezen ahalegintzen gara. Gure kolaboratzaile sarea asebeteta egotea nahi dugu, gure taldea zoriontsu izatea, gure gizarteak gu balioan izan eta hurbil sentitzea nahi dugu. Etorkizun hurbilean Arteman Euskal Herriko komunikazio agentzia onena izan dadin lanean ari gara. Jendea zoriontsu egiten duen komunikazio agentzia.

Motibatuz, ahaleginduz eta pertsona sortzaile eta arduratsuak izanez, erronka handiak bete ditzakegu. Beti zintzotasunetik eta hurbiltasunetik. Sortzen dugu, elkarlanean, kooperatzen, ELKARREKIN SORTZEN.

Gure kodea

KONPROMISOAK eta HURBILTASUNAK definitzen dute gure izana eta gure pertsona, bidelagun, kolaboratzaile eta inguruarekin harremantzeko modua.

Egunik txarrena ere ona izan dadin lan egiten dugu. Lanera joateko gogoz zaudela, elkarrekin gauza handiak lortzen diren egun horiek. Berezkoa daukagu hori, baina tarteka ondo dago horri buruz ere idaztea.

Hemen daude ikasi ditugun 9 gako, Artemanen DNA osatzen dutenak. Gure kooperatibaren formula da. Artemanen estiloa.

01. Erronkaz gozatzen

Etengabe aldatzen dabilen mundu batean bizi gara eta lan egiten dugu, epe motz ertainean izango ditugun proiektuak edo erabiliko ditugun teknologiak ezezagunak direlarik. Etengabeko esperimentua da, eta zu horren parte zara. Oraindik ezagutzen ez denari aurre egiten diogu eta erronkan aurrera egitea ahalbidetuko diguten irtenbideak bilatzen jarraitzen dugu.

02. Zintzotasunez jokatzen dugu

Ohitura ona da. Proiektua edozein izanda ere, sentimenduetatik harago pentsatzea lagungarria da, eta egi eta errespetutik hitz egiten dugu, azken helburua kontuan izanik: magia egitea. Talde konfiantza balio handiko indarra bilakatzen da.

03. Bikaintasunaren bila

Kantitateari baino, kalitateari begira egiten ditugu gauzak, ondo eginda dauden gauzei balioa emanez. Gure lana kalitatez zipristinduta egon behar da. Gure buruarekin zorrotzak gara, egunerokoan huts egindakoez ikasi eta etengabeko hobekuntzaruntz bidean. Lana gainditzea ez da nahikoa, emaitza ezinhobea lortu nahi dugu.

04. Gure lurra, hizkuntza eta kultura errespetatzen ditugu

Ezin da Arteman ulertu Euskal Herria gabe, gure paradisu berde gabe, gure antzinako hizkuntza, euskara, gabe. Hemengoak gara eta harro diogu.

05. Entzun eta hitz egin

Ideia handienak edozein momentutan sor daitezke; beraz, ez ditugu gure pentsamenduak gordetzen. Partekatu eta nora garamatzaten aztertzen dugu. Eta are garrantzitsuago, inguruan ditugun pertsonak entzuten ditugu, izan bezero, lagun edo ogia saltzen digun baserritarra. Ideiak kanpoan daude, deskubritua izateko zain. Adi gaude gure interes taldeak diona entzun eta ulertzeko, eta beraien beharrizanei soluzio onenak eskaintzeko.

06. Taldearekiko begirada

Bakarka partidak irabazi daitezke, baina txapelketak irabazteko taldea ezinbestekoa da. Familia gara. Kooperatiba gara. Esfortzu partekatuari balioa ematen diogu, taldeari. Esfortzua zein poza partekatuak izan behar dira.

07. Gure indarra positiboki erabiltzen dugu

Pertsona sortzaileak garen heinean mundua eraldatzeko boterea dugu, eta botere hori erantzukizun handia da. Gure magia sortzailea arazoak konpondu eta bizimoduak hobetzeko erabiltzen dugu. Gainera, gure ezagutza zein elkarlanerako guneak unibertsitate, kooperatiba sare, zentro teknologiko edo gizarte eragileekin partekatzen ditugu, etorkizun hobe bat eraikitzen jarraitzeko eta pertsonak zein ingurugiroa errespetatzen dituzten lanpostu berriak sortzeko.

08. Bestea lagundu

Laguntza eskatzen digutenean azkarrak izaten saiatzen gara. Arinak gure erantzunean zein gure egunerokoan. Baina prozesu batean aurrera egin ezinean baldin bagaude, laguntza eskatzen dugu, hori ere bada indargunea. Jendea lanez gainezka ikusten badugu, haiei laguntzera jotzen dugu. Gure arrakasta zein huts egiteak talde osoarenak dira.

09. Arazoak konpontzen ditugu

Artemanen barruan diseinatzaile, estratega, errealizatzaile edo beste zeregin bat izan dezakegu,, baina guztion lana berbera da, arazoak konpontzea. Gure karguak ez du gure lana mugatzen. Gure egitekoetatik harago, hemen edo han lagundu dezakegula uste badugu, horrela egiten dugu. Jende irekia gara, hurbilekoa, dinamikoa, proaktiboa eta konformatzen ez dena, egunerokoan aurrean ditugun arazoei irtenbidea bilatzen diona, eta komunikazio soluzio arrakastasuak garatzen dituena.

“Gure ikuspegia beti epe luzekoa da. Gure ingurukoek Arteman ondoan izateaz harro egoten ahalegintzen gara”

Taldea

KONPROMETITUTAKO pertsonak, gure erakundearen funtsezko zutabea.

arantzazu-algunilla-arteman-komunikazioa
arantzazu-algunilla-arteman-komunikazioa

Arantzazu Lagunilla Zuzendaria

gorka-etxabe-arteman-komunikazioa-talde-equipo
gorka-etxabe-arteman-komunikazioa-talde-equipo

Gorka Etxabe Zuzendaria

usoa-agirre-arteman-komunikazioa-1
Usoa Agirre Arteman Komunikazioa 2

Usoa Agirre Marka estrategia eta komunikazioa

gorka-montiel-arteman-komunikazioa
gorka-montiel-arteman-komunikazioa

Gorka Montiel Ikus-entzunezko eta ebentuak
Arlo arduraduna

garbine-beitia-arteman-komunikazioa
garbine-beitia-arteman-komunikazioa

Garbiñe Beitia Diseinua eta sormena

gorka-zubizarreta-arteman-komunikazioa
gorka-zubizarreta-arteman-komunikazioa

Gorka Zubizarreta Diseinua eta sormena

garazi-berrizbeitia-arteman-komunikazioa
garazi-berrizbeitia-arteman-komunikazioa

Garazi Berrizbeitia Diseinu, digitala eta sormena

victor-nunez-arteman-komunikazioa
victor-nunez-arteman-komunikazioa

Víctor Núñez Diseinu, digitala eta sormena
Arlo arduraduna

josu-txintxurreta-arteman-komunikazioa-talde-equipo
josu-txintxurreta-arteman-komunikazioa-talde-equipo

Josu Txintxurreta Ikus-entzunezkoak

eider-ballina-arteman-komunikazioa
eider-ballina-arteman-komunikazioa

Eider Ballina Ikus-entzunezkoak

jon-campo-arteman-komunikazioa
jon-campo-arteman-komunikazioa

Jon Campo Ikus-entzunezkoak

Eider-garcia-arteman-komunikazioa-1
Eider-garcia-arteman-komunikazioa-2

Eider Garcia Administrazioa

benat-abasolo-arteman-komunikazioa-taldea-equipo
benat-abasolo-arteman-komunikazioa-taldea-equipo

Beñat Abasolo Ikus-entzunezkoak

iban-galan-arteman-komunikazioa-talde-equipo
iban-galan-arteman-komunikazioa-talde-equipo

Iban Galan Ilustrazioa, diseinua eta sormena

jose-angel-san-miguel-arteman-komunikazioa
jose-angel-san-miguel-arteman-komunikazioa

Jose Ángel San Miguel Diseinu digitala eta sormena

ekaitz-martinez-arteman-komunikazioa
ekaitz-martinez-arteman-komunikazioa

Ekaitz Martínez Ikus-entzunezkoak

Lide Mendiaraz Arteman Komunikazioa 1
Lide Mendiaraz Arteman Komunikazioa 2

Lide Mendiaraz Marketin digitala eta komunikazioa

Uxue-morales-arteman-komunikazioa-1
Uxue-morales-arteman-komunikazioa-2

Uxue Morales Marka estrategia eta komunikazioa

iker-barandiaran-arteman-komunikazioa-taldea-equipo
iker-barandiaran-arteman-komunikazioa-taldea-equipo

Iker Barandiaran Kazetaritza eta komunikazioa

naroandres-ostolaza-arteman-komunikazioa-1
naroandres-ostolaza-arteman-komunikazioa-2

Naroa Andres Ostolaza Marka estrategia eta komunikazioa

leire-zarate-arteman-komunikazioa
leire-zarate-arteman-komunikazioa

Leire Zarate Marka estrategia eta komunikazioa

Taldeko kide izan nahi duzu?

KONPROMISO eta pentsamendu sortzailea, analitiko eta kontzeptualerako gaitasuna duten pertsonek osatzen dugu Arteman

Pertsona malguak eta aldaketak kudeatzeko gai direnak, erakundearekin konprometituak, taldean lan egiten dakitenak eta ekimentsuak direnak.

Gure arrakastaren gakoa da sormena, berrikuntza, euskara, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza, pertsonen arteko lankidetza, errespetua eta berdintasuna bultzatzea. Gure taldearen garapen pertsonala eta gure ingurunean kalitatezko enplegua sortu nahi ditugu.

Gure egunerokotasuna:

  • Misioarekin, ikuspegiarekin eta balioekin.
  • Egitura horizontala. Talde osoaren hurbiltasuna.
  • Euskara, hizkuntza nagusia.
  • Proiektuak, bezeroak eta punta-puntako teknologiak.
  • Prozesuetan erabakiak hartzeko parte hartzea.
  • Prestakuntzarako zein ekitaldi/hitzaldi/mintegietara joateko funtsak.
  • Langileen kolektiboak konpainiaren arrakastan parte hartzea. Urteko emaitzaren araberako bonusa.
  • Gardentasuna kudeaketan, adierazleak eta informaziorako sarbidea.
  • Kontziliazioa: ordutegi malgutasuna.
  • Laneko joan etorrietarako enpresa-autoak.
  • Urtero ospatzen dugu, Arteman Day, bulegotik kanpoko gure aisialdi eguna.

Gure Arteman proiektuan parte hartzeko, zure dimentsio pertsonala eta profesionala baloratuko ditugu.

Gure aurrerapenak

20 urteko etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bikaintasunerantz aurrera eginez.

2003an sortu ginenean Google existitzen zen, baina webgune gehienak estatikoak ziren eta sare sozialak... azken batean, ia ez ziren existitzen. MySpace gogoratzen duzue?

Gure historia etengabe aldatzen ari den ingurunearen etengabeko bilakaeraren eta egokitzapenaren lekuko da. Arrasaten komunikazio talde txiki bat bezala egin genituen lehen urratsetatik (bulego zahar bat partekatuz), talentu handiko profesionalen familia bat osatu genuen arte, erronkak gainditu ditugu, ikasgai baliotsuak ikasi ditugu eta teknologia eta joera berriak gure egin ditugu.

Urteetan zehar, bezero inspiratzaileekin lankidetzan aritzeko eta proiektu konplexu eta ilusionagarrietan murgiltzeko pribilegioa izan dugu. Pasioak, bilakaerak eta harreman sendoen eraikuntzak zizelkatu dute orain arteko gure bidaia. Eta jarrai dezala horrela:

Gauza distiratsuak

Ongi egindakoari aitortza.

Gustura eta harrotasun sanoz  hartzen ditugu sariak. Ez dira sormena eta bikaintasuna neurtzeko adierazle zehatzenak, baina bada lan ongi egiten ari garen seinale.

Eta sari hauek gogorarazten dizkiguten objektu batzuk baditugu ere, horietako gutxi daude begi bistan gure bulego berrietan. Horren zergatia jakin nahi baduzuei, etorri gure etxera eta kontatuko dizuegu.

4 kalitate sari kudeaketan
Berrikuntza aitortza 1.
5 sari zineman
2 sari publizitatean
2 sari komunikazioan

Hazitegia

Giro irekia eta ELKARLANEKOA sustatzen dugu, non ideiak askatasunez azaleratzen diren eta elkarrengandik elikatzen diren.

Elkarlaneko berrikuntza proiektuetan lan egiteak pozten gaitu, non hainbat eragile elkartzen garen elkarrekin sortzeko eta ikasteko asmoz. Askotariko talentuak eta ezagutzak uztartuta, benetako emaitza apartak lor ditzakegula uste dugu.

Orduak ematen ditugu enpresa ideia berritzaileak bultzatzen eta garatzen, Euskadiko berrikuntzaren ekosistemaren funtsezko beste eragile batzuekin aliantzan lan eginez: unibertsitateak, zentro teknologikoak, startup-ak eta hainbat arlotan nabarmentzen diren profesionalak.

Innobasqueko bazkide gisa, harro gaude Euskadiko berrikuntzaren abangoardiaren parte izateaz. Lankidetza estrategiko horren bidez, proiektu berritzaileen garapena bultzatzeko eta gure eskualdearen hazkunde iraunkorrari laguntzeko baliabide, ezagutza eta aukera pribilegiatuak ditugu.

Hemen dituzue parte hartu dugun berrikuntza proiektuetako batzuk:

AR2SAT
NEUROUSER
SIDIN
IBAAS
UDALBOT
INGURUIAR
EMEZTIM
VIRSHOW
ApVI.IA

Talentua

Gure taldera batu
nahi duzu?

Pentsamendu sortzaile, analitiko eta kontzeptualerako gaitasuna duten pertsonetaz ari gara. Pertsona malguak eta aldaketak kudeatzeko gai direnak, erakundearekin konprometituak, taldean lan egiten dakitenak eta aurrea hartzen
dutenak.

Gure Arteman proiektuan parte hartzeko, zure dimentsio pertsonala eta profesionala baloratuko ditugu.