INGURUIAR proiektuaren amaitzea
INGURUIAR proiektuaren amaitzea
ARTEMAN, STT, IMSA eta LKS INFRAESTRUCTURAS enpresek, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, INGURUIAR izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatu dute, informazio geoespazialeko soluzioen garapen arinean oinarritutakoa (errealitateari buruzko testuingurua eta elkar-eragina), modulagarritasun handikoa eta eskalagarria dena; eta, horren bidez, udalerrietako esperientzia intelektual integralei eusten zaie.
Une historiko bat bizitzen gabiltza, Errealitate Areagotua eta Adimen Artifizialeko teknologien eklosio bete-betean. Bi diziplina hauetan ematen dabiltzan aurrerapenei esker, behingoz irtenbide praktikoak gara daitezke, balio erantsi handia ematen dutenak eta prozesu asko izugarri hobetuko dituztenak.
Esparru horretan, bi diziplinak integratzeko aukera ikusten dugu, eta esperientzia interaktibo berriak garatzeko aukera, espazio-esploraziorako gaitasuna, ikuspegi areagotua, zerbitzuen integrazioa eta Errealitate Areagotu berriaren informazio aberastua web formatuan (WebAR) eskuratzeko aukera ere barne hartzen dutenak, Adimen Artifizialen esperientziak pertsonalizatzeko, prozesuak automatizatzeko eta elkar-eragiteko modua hobetzeko dituen gaitasunekin, gainera.
Hori guztia oso garaikidea den jarduera-eremura bideratuta, Smart City-ra, hain zuzen ere. Horretarako, zerbitzu aberastuen belaunaldi berri bat garatuko da, benetako balioa emango dioten herritarrak ardatz hartuko dituena; hala nola, osasuna, merkataritza, kultura, aisia, kirola eta turismoa, hain zuzen ere.
INGURUIAR proiektua (www.inguruiar.eus) 2019an hasi zen, eta 3 urtez garatu izan da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren 2021eko deialdiaren barruan finantzatu da.
Hazitek – enpresa alorreko I+G -ari LAGUNTZEKO LAGUNTZEN PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (ZL-2021/00182 espediente-zenbakia).
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK BATERA FINANTZATUTAKO JARDUERA, 2021-2027 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN BIDEZ (EGEF).