BETI TOQUERO

 

BETI TOQUERO

Gaizka Toqueroren historia ez da nolanahikoa, kontatua izatea merezi duen horietakoa baizik. Umetan Gaubeako larreetan jolasten zen umea edo Gasteizko Ariznabarra auzoan baloiaren lagun egin zen gazteak ezin zuen amestu futbolaren bitartez biziko zuena.

Gaizka Toqueroren historia borrokalari baten historia da, lana eta esfortzuaren bitartez ametsak betez joan zen gizonarena. Hain konplikatua den futbolaren munduan toki bat egin nahian 2.B mailako zelaietan murgilduz hasi zuen bere bidea, lokatzetan zikinduz, izar izateko aukera izan zuen arte. Eta aukera aprobetxatzea izan zuen bertute nagusia. Gero Kopako final baten golegile edo Champions Leaguean partaide izan zen, bere hiriko taldea lehen mailara igo…

Futbol ibilbide honi buruz hitz egiteko zenbait pertsonaia esanguratsu bildu ditugu, besteak beste Joaquín Caparrós eta José Bordalas entrenatzaileak, Markel Susaeta edo Manu García futbolariak eta bere bizimoduan ezinbestekoak diren pertsonak. Nolako da Gaizka? Zein izan da bere arrakastaren gakoa? Gaizka Toqueroren historia kontatzekoa da, eta kontatu dugu. Goza ezazu!

Datu teknikoak:
Iraupena: 55 min
Ekoizpen urtea: 2019
Jatorrizko bertsioa: Gaztelera.