Diziplina oso desberdinetako ezagutzak ditugu. Sormena, estrategia, brandinga, naminga, copywritinga, kazetaritza, diseinu grafikoa, digitala, ikus-entzunezko ekoizpena, editoriala, bideoa, web programazioa, benchmarking, SEO-SEM, ilustrazioa, zinema eta argazkigintza, internet, marketina, komunikazioa, teknologia, digitalizazioa, publizitate kanpaina, marka, ekitaldien kudeaketa, sare sozialak, hedabideekin harremanak eta antzeko lanekiko pasioa dugu.
Komunikazio agentzia bat baino askoz gehiago gara, zure bazkide estrategikoa, zure partnerra, arrakastarako zure bidelaguna. Komunikazio osoaren zerbitzu agentzia garen aldetik, ikuspegi integral eta dinamikoa eskaintzen dugu zure marka indartzeko, estrategiatik hasi eta gauzatzeraino. Komunikazioan, sormenean eta teknologian aditua den gure diziplina anitzeko taldea zure negozioaren egunerokotasunean murgiltzen da lotura emozionalak sortzeko, istorio zirraragarriak kontatzeko eta emaitza esanguratsuak lortzeko.
Branding
Zure markaren behar zehatzetara egokitzen diren estrategia pertsonalizatuak garatzen ditugu; fokoa jartzen dugu lehiakideengandik bereizteko aukera ematen dituzten irtenbide sortzaile era eraginkorren lorpenean.
· Marka estrategia
· Marken auditoria
· Marka sorkuntza
Diseinu Grafikoa
Badakigu irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten duela, eta inspiratuko duten eta bisualki zirraragarriak izango diren diseinu grafikoak sortzen saiatzen gara. Bidelagunekin lankidetza estuan lan egiten dugu bere markaren funtsa atzeman eta hartzaileei mezu egokiena helarazteko. Logotipoetatik eta marketin materialetik hasi eta packaging eta seinaleztapeneraino, marka alderdi bisual guztietan nabarmentzen da.
· Diseinu grafikoa
· Kartelgintza
· Maketazioa
· Ilustrazio lanak
Komunikazio kabinetea
Ideia freskoak, mezu sinesgarriak eta bitarteko adimendunen estrategiak uztartuta, arreta piztu, interesa sortu eta markaren ikusgarritasuna handitzen duten publizitate kanpainak sortzen ditugu. Inprimatutako euskarrietan, digitaletan zein ikus-entzunezkoetan, mezua une egokian publiko egokiarengana iristen dela ziurtatzen saiatzen gara.
· Komunikazio planak
· Aholkularitza
· Komunikazio estrategikoa
· Marketinga
Digitala
Webgune funtzionalak, erakargarriak eta nabigatzeko errazak sortzeko abangoardiako teknologiak eta praktika onenak erabiltzen ditugu. Diseinu arduratsu eta SEO optimizaziotik, merkataritza elektronikoaren integrazio eta aplikazio pertsonalizatuen garapenera arte, presentzia digital sendo eta eraginkorra eskaintzen dizugu. Era berean, sare sozialak modu dinamiko eta estrategikoan kudeatzen ditugu, komunitate konprometitua eraikitzen eta zure markaren aitortza eta presentzia indartzen laguntzeko.
· Web garapena
Ikus-entzunezkoak
Publikoarekin emozionalki konektatuko duen ikus-entzunezko edukia sortzea gustatzen zaigu. Bideo korporatibo, interaktibo, 360ºko, promoziozko produktu, spot, 2D/3D animazio edo ekoizpen zinematografikoen bidez, planoak mezu egokia transmititu eta inpaktu iraunkorra sortzen duela ziurtatzeko lan egiten dugu egunero.
· Spot-ak
· Argazkigintza
· Dokumentalak
· Zuzenekoak
· Streaminga
Kanpainak eta ekitaldiak
Urteurren, inaugurazio, aurkezpen edo bestelako ekitaldi korporatiboa izan, ekitaldi zirraragarri eta gogoangarrien antolaketa eta garapenean espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hasierako kontzeptutik, hornitzaileen kudeaketa eta programa erakargarri bat sortzetik, sustapen materialen ekoizpenera eta hedabideen jarraipena bermatzera arte. Prozesu guztiaz arduratzen gara, bezeroa, gure bidelaguna, ekitaldiaz gozatu eta helburuak lortzeko libre egon dadin.
Bidelagunak
Gure lana interesatzen zaizu?
Gustura hitz egingo genuke zurekin zer behar duzun jakin eta laguntza emateko.