Bai Euskarari

Áreas: Estrategia, Branding-a, ekitaldiak

2014az geroztik, harreman sendoa izan dugu Bai Euskarari Elkartearekin bi aldeentzat erronka zirraragarri bihurtu diren hainbat proiektutan lan eginez. Bai Euskarari Ellkartearen helburu nagusia lan munduan euskararen erabilera sustatzea da, eta horretarako Bai Euskarari Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan ataria, ‘Euskaragileak’ solasaldiak eta Lazarraga sariak garatzen ditu, besteak beste.

Erronka

Urte hauetan Bai Euskarari Elkartearen hazkunde nabarmenaren lekuko izan gara, bai proiektuen zein komunikazioaren aldetik. Erronka nabarmenetako bat elkartearen proiektu guztiak irudi eta narratiba berarekin bateratzea izan zen. 2021ean, marka berritu zen, eta horri esker erraz identifikatu ahal izan da proiektu bakoitza Bai Euskarari Elkartearen barruan merkatuan duen presentzia sendotuz.

Soluzioa

Gure ikuspegia komunikazio estrategia oso baten garapenean oinarritu da. Komunikazio plan pertsonalizatuak sortzen lan egin dugu, hedabideekiko harremanak kudeatuz eta prentsa kabinete zerbitzua eskainiz. Gainera, Bai Euskarari Elkartearen sare sozialen kudeaketaren arduradunak izan gara, webgunearen mantentzea eta sare sozialak barne. Halaber, albiste moduan edukiak ekoizten lagundu dugu, eta kalitate handiko bideo eta argazki zerbitzuak eman ditugu. Eta elkartearen proiektuekin lotutako ekitaldiak ere antolatu ditugu.

Bai Euskarari sariak 2024 Arteman Komunikazioak
Bai Euskarari sariak 2024 Arteman Komunikazioak
Bai Euskarari sariak 2024 Arteman Komunikazioak