Plan de Comunicación / Diputación Foral de Gipuzkoa
Áreas: Estrategia
Harro gaude 2019-2023 legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidelagun izan garelako.
Erronka
Hasieratik identitate korporatiboa eta epe luzerako komunikazio estrategia garatzeko erronka zirraragarriari egin genion aurre. Aldundiak konfiantza osoa izan zuen gure diseinu eta estrategia taldeetan, haien izaera instituzionala sakon aztertzeko, beharrak eta aukerak identifikatzeko, eta komunikazio taldearekin lankidetza eskutan aritzeko.
Soluzioa
Ikerketa eta proba visual sakonak egin ondoren, branding prozesu bat garatu genuen; eta, horri esker, marka sendotu egin da gizartean eta erakundeetan. Gure lana ez zen soilik identitate bisualera mugatu, maila estrategiko sakonago batean ere murgildu ginen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019-2023 aldirako Komunikazio Plan Estrategikoa landuz; are gehiago, plana Covid-19aren pandemiak eragindako errealitate berrira azkar egokitu behar izan genuen. Egoera honek estrategia malgua eta moldagarria izatearen garrantzitsua erakutsi zigun. Gainera, urtez urte, komunikazio memoriak egin ditugu eta Gipuzkoako Foru Aldundiari sormen zein berrikuntza ekarpenak egiten jarraitu dugu.