Gabonetan Arrasate piztu deigun

Áreas: Kanpaina, ekitaldiak, ikus-entzun

Artemanek Arrasateko Udalaren Gabonetako spota eta komunikazio kanpaina diseinatu eta gauzatu ditu. Gabonetan inguruko herrietan egin ohi diren umore edo kutsu ganberroko ikus-entzunezkotatik aldenduta, herriko talde eta eragileei balioa eman nahi izan diegu magiaren eta herrigintzaren balioak uztartuz. Spotaren protagonista, Arrasateko aktore gaztetxoa, kanpainaren irudi bilakatu da.

Erronka

Arrasateko Udalak bazuen kezka bat; hain zuzen ere, herritarrek Gabonak Arrasaten kalean eta ekintzez gozatzen igarotzea nahi zuen, eta prestatutako egitarau zabal eta askotarikoaren berri eman nahi zien herritarrei.
Ikus-entzunezko bat egiteko premia ere bazuen, baina Debagoienean Gabon sasoian zabaltzen diren spot-etatik bereiztea nahi zuen.

Soluzioa

Artemanek apustua egin zuen Gabonak Arrasaten bereziak izateko lan egiten duten pertsona eta eragile horietan guztietan fokoa jartzeko: herrigintzan, kulturan, Udalean… Jarri ginen harremanetan horietako askorekin, eta aukeratu genuen ume baten begirada Gabonen ‘atzean’ dagoen hori guztia deskubritzeko, horretaz jabetzeko eta ikuslea ere horren jakitun egiteko. Maia neskatilatxoa, aktore bikain arrasatearra, izan da Disney kutsuko spot-aren protagonista, eta biata ere Gabon kanpainaren irudia.

Play Video
Arrasateko-udala-gabonak-spot-piztu-deigun-arteman-komunikazioak-proiektuak-proyectos-1
Arrasateko-udala-gabonak-spot-piztu-deigun-arteman-komunikazioak-proiektuak-proyectos-3
Arrasateko-udala-gabonak-spot-piztu-deigun-arteman-komunikazioak-proiektuak-proyectos-2