Korrika

Áreas: Estrategia, Brandina, Ikus-entzun

Euskal kultura eta hizkuntzaren aldeko lasterketa, komunitate osoa batzen duena.

AEK-k antolatuta, KORRIKA, Euskal Herrian egiten den errelebo lasterketa da, euskal kultura eta euskara sustatu eta ospatzea helburu duena. Ehunka kilometroko ibilbidearekin, KORRIKA ekitaldi enblematikoa eta euskal komunitatearentzat garrantzia handikoa bihurtu da, edizio bakoitzean milaka parte hartzaile eta ikusle batuz.

Erronka

KLIKA, HITZEKIN eta HARRO HERRI izan dira KORRIKArako diseinatu ditugun kanpainak. Naming-etik markara, komunikazio euskarri grafiko guztiak guk landuta. Sormen prozesu integrala, hilabeteetan zehar landu duguna, AEK-k emandako briefingetik abiatuta. Behin euskararen osasuna, egoera soziokulturala, eta AEK-k eta euskararen aldeko mugimenduek dituzten helburuak aztertuta, behar guzti hauek asetzeko marka sortzen dugu.

Soluzioa

Unean uneko euskararen beharrak aseko dituen marka erditu ondoren, diseinuak kontu handiz egiten ditugu hain gurea, hain gure lurrarena den kultur ekitaldi honen balioak eta funtsa islatzeko. Euskararekin eta lasterketarekin zerikusia duten elementu bisualak erabiliz, markak KORRIKAren nortasuna eta asmoa irudikatzen duten ikur ezagun bihurtu dira. Elementu bisual hauek KORRIKAren esentzia eta balioak harrapatzea lortu dute, bere mezua zabaltzen eta inguruan duen eragina indartzen lagunduz.

korrika-arteman-komunikazioak-proiektua
korrika-arteman-komunikazioak-proiektua
korrika-arteman-komunikazioak-proiektua