Enkante plataforma birtuala
Áreas: Digitala
Eli Ureta Eta Koldo Bilbao Lorra Kooperatiba Elkarteko langileen historia urteetan eraiki dugun harreman sendoaren froga da. Lorrak, Aiako Testaje Zentroa kudeatzeaz arduratzen denak, Artemanen alde egin du arraza desberdinetako abereen enkanteak egiteko. Eta bidean elkarrekin mugarri handiak lortu ditugu.
Erronka
Webgunearen mantentze lanetatik hasi eta komunikazio kanpainak diseinatu eta aktibatu arte, bideko urrats bakoitzean egon gara elkarrekin. Baina 2020ko apirilean, Covid-19ak eragindako konfinamendu betean, izan genuen XX. enkantea, gure taldeak bere talentu eta sormena erakusteko aukera izan zuena.
Aiako Testaje Zentroak urteko lau enkanteak egin behar zituen; eta orduan haien deia jaso genuen: “Enkantea bi aste barru egin behar dugu!”.
Soluzioa
Urduritasuna eta zalantzak atzean utzita erronka gogo biziz hartu genuen. Astebetean enkantean jarri beharreko animalia guztien fitxak erakutsi genituen merkataritza elektronikoko plataforman. Euskadiko abere enkanteen lehen webgunea argitaratu genuen, pujak denbora errealean egitea ahalbideratzen zuena. Estatuko lehenengoetako bat. Lorpen berritzaile eta aitzindaria izan zen, eta emaitza ikaragarria. Gainera, guk sortutako plataformak hainbat sari jaso zituen eta sektorean erreferentziala bihurtu zen.