UDALBOT proiektuaren aurkezpena

 

XUPERA XXI, IDEABLE, ARTEMAN, IAMETZA INTERAKTIBOA eta GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA enpresak, ISEA eta ELHUYAR ikerketa-zentroekin batera, UDALBOT izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat garatzen dabiltza, plataforma bat garatzea helburu duena, bai eta tresna teknologikoen multzo bat ere, Adimen Artifizialean oinarritutakoa, laguntzaile kognitiboen kudeaketa integrala bermatu, komunikazio-prozesuak hobetu eta herritar zein udal erakundeen (udalak) arteko elkarrekintza erraztuko dituena.

Elkarrizketa-eragile gisa kapsulatutako Adimen Artifizialeko Teknologiak edo «chatbot» delakoak lehen urratsak ematen ari dira, baina ia hasieratik paradigma teknologiko berri gisa eratzen ari da, eta horrek erakundeen prozesu gehienak, publikoak zein pribatuak, hankaz gora jarriko ditu, pertsonek erakundeekin duten harremana erabat aldatuz, orain arte pertsonek betetzen zituzten zeregin asko automatizatuko direlako.

Adimen Artifiziala erabiltzea eta, bereziki, elkarrizketa-agenteak erabiltzea aurrerapausoa da administrazio publikoarentzat. Teknologia honekin lor daitezkeen onuretako batzuk dira: kostuak murriztea, herritarrekiko komunikazioa hobetzea, eskaerei edozein unetan erantzuteko gaitasuna hobetzea, uneoro arreta emateko gai izatea, erantzuteko denborak murriztea eta funtzionario publikoak balio sozial handiagoko zereginetara bideratzeko gaitasuna handitzea.

Eta herritarrei ere mesede handia egingo die; izan ere, haien administrazioekin harremanetan jarri ahal izango dira smartphone bidezko mezuz, familiarekin eta lagunekin egiten duten naturaltasun berarekin. Mezu bidez, espediente jakin baten egoera kontsultatu ahal izango dugu, udaletxeko izapide bati buruzko informazioa eskatu, eta abar. Eta onena, erantzuna automatikoa izango dela, berehalakoa, eta gizakiaren esku-hartzerik gabekoa eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan.

UDALBOT proiektua (www.udalbot.eus) 2020an hasi zen, eta 3 urtetan zehar garatuko da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren 2021eko deialdiaren barruan finantzatu da.

Hazitek – I+G enpresarialari LAGUNTZEKO LAGUNTZEN PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (ZL-2021/00264 espediente-zenbakia)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK BATERA FINANTZATUTAKO JARDUERA, 2021-2027 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN BIDEZ (EGEF).