12 hilabetez, jo eta su
12 hilabetez, jo eta su
Korrika eta presaka, horrelaxe iritsi gara urteko azken txanpara. Ia konturatu ere egin gabe neguan gaude jada; eguraldia aspalditik esaten ari bazaigu ere, ofizialki San Tomas eguneko 16:58ean sartu gara neguan. Antzinako usadioek erakutsi diguten lez, neguko solstizioa ospatzeko garaia dugu honakoa. Arnasa hartu, maite ditugunekin bildu, urtearen balantzea egin eta Eguberri enborra erretzekoa, jaioko den eguzki berriaren omenez.
Beheko surik ez dugu gurean, baina eguneroko erritmoa pixka bat moteldu eta urteko balantze moduko bat egin nahi izan dugu, ezer erre gabe.
Zuekin guztiokin partekatu nahiko genituzke 2021ean landu ditugun 12 proiektu. Modu batera edo bestera, guztietan jarri dugu artemaneroon artea eta gogotsu ekin diegu erronkei. Ea gustuko dituzuen!