CEX sarietan finalista izan da Arteman, Online Ganadu Enkantea proiektuarekin

Valentziako Centre d’Artesanian banatu zituzten atzo, irailak 30, “Egokitzapen arina eta negozio-eredu berriei” CEX 2021 Sariak. Arteman Komunikazioa finalista izan zen bertan, 2020an, COVID-19aren krisi bete-betean egindako Online Ganadu Enkantearen proiektuarengatik. 

Artemaneko zuzendaria Arantzazu Lagunilla eta Estrategia Digitaleko arduraduna Víctor Núñez izan ziren Valentzian gure proiektua defendatzen. Beste lau finalisten artean, epaimahaiak Zaragozako Certest enpresarean proiektua aukeratu zuen irabazle. Artemanek finalista ziurtagiria jaso zuen. Cáritas Bizkaia, IFEMA eta Norteña de Aplicaciones y Obras izan ziren gainerako finalistak.

Esperientzia ikaragarri aberasgarria izan da Artemanentzat. Berrikuntza eta bikaintasunaren bidea aspaldi hasi genuen eta sari honek bide horretan sakontzeko indarra ematen digu. 

Zorionak eman nahi dizkiegu Certest-i eta finalista izan diren beste guztiei! Eta eskerrik asko Lorrari, momentu zail horietan gugan konfiantza izateagatik eta Euskaliti, aukera paregabe hau emateagatik!