Etorkizuna da Gizarte Berrikuntza. Hemen da Arantzazulab!


“Arantzazun zerbait gertatzen ari da…”; bai, hala da. Abian da Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategia, euskal gizartearen beharrei erantzun berritzaileak eskaintzeko. Ezagutu hemen: www.arantzazulab.eus

Artemanen azken boladan Arantzazuko tradizio humanista, sustraiak, istorioak, ingurua, lankidetza sare-lagunak eta etorkizuneko erronkak gertu-gertutik ezagutzeko eta bizitzeko aukera izan dugu. Eta baieztatu dezakegu, “baietz, Arantzazun gauza asko gertatzen eta gertatuko direla”.

2020an elkarlanean ekin genion Gizarte Berrikuntza Laborategiaren nortasun komunikatiboa eraikitzeari. Erronka handi bezain ilusionagarria izan da hasieratik. Proiektu zuzendaria den Naiara Goiarekin eta Laborategiaren lantalde osoarekin hausnarketa prozesu batekin abiatu genuen ibilbidea, komunikazio plan estrategikoa garatzeko eta laborategia dantzan jartzeko. Ordutik, koordinazioa, sormena eta aurrerapausoak etengabekoak izan dira. Eta horren emaitza dira egindako guztiak: Estrategia komunikatiboa, narratiba, marka eta irudi korporatiboa, aplikazio eta baliabide bisual eta informatiboak, argazkilaritza eta bideogintza, online estrategia, webgunea, sare sozialak… eta askoz gehiago!

Orain arte egindako lanaren emaitza pozik egotekoa da, beraz, zorionak gaur arte prozesuan parte-hartu duzuen guztioi. Nabarmentzekoa da Arantzazulab lankidetzan eta pertsonen garapenean oinarrituriko egitasmoa dela. Horrela erakutsi digu guri: balio eta bisio gizatiarretik abiaturik, sustrai sendoetatik, etorkizunera begira dagoen proiektu irekia da, berrikuntzatik, kolaborazioan, etorkizunari ilusioz ekingo diona.

Tradizio humanista, etorkizuneko erronkak, euskara, kultura, berrikuntza, lankidetza, pertsonak, lehiakortasuna… dira laborategiaren osagai nagusiak. Komunikazioa izango da gure ekarpena.

www.arantzazulab.eus