Lanabes ekimenak euskara lanera eramango du Araban

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Lanabes ekimenak euskara lanera eramango du Araban

Duela urtebete inguru bildu zen lehen aldiz Lanabes – Araban Euskara Lanean ekimenaren talde-eragilea eta harrezkero proiektua sendotzen joan da. Joan den asteartean, ekainak 14, egin zen ekimenaren aurkezpen ofiziala. Araban Euskara Lanean izenarekin abiatu zen, baina orain izen eta irudi propioa ditu ekimenak, Artemanek sortuak: LANABES.

Lanabes – Araban Euskara Lanean ekimenak orain arte egindako lanaren eta etorkizunerako plangintzaren berri eman zituen Artiumen egindako ekitaldian. Artemaneko lan-taldea bertan izan ginen ekitaldiaren antolaketa-lanak eta grabaketak egiten.

Arabako Foru Aldundiak, SEAk, Arabako Merkataritza eta Industria ganbarak, Merkataritza Federazioak, Oreka IT-k, Electra Vitoriak, Lanekik eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak osatzen dute Lanabeseko talde-eragilea eta lan-munduan euskara sustatzea du helburu ekimenak.

lanabes ekitaldia-1lanabes ekitaldia-2

[/vc_column][/vc_row]