Klika

Klika, etorkizunera salto egiteko!

Egin klik begiak ondo irekita, eta ireki itzazu guztiz, nahiz eta goizeko 5etan altxa zaren Garesen 7etan akziorako prest egoteko. Horrela hasi baitzen 21. Korrikaren spotaren grabazioa. Hilabeteetan zehar paperean landutako kontzeptualizazioa irudira ekartzeko unea. Hartu arnasa sakon, begiratu euskal inguruneari, hau hastera doa eta!

Garestik Gasteiza. Zubiak eta mahastiak zeharkatuz, plazak betez eta euskaltegiak aztoratuz. Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dugu, lagun berriak egin eta jende ezberdina plazer osoz koloreztatu, guztiok batera KLIKA eginez. Hiru grabazio egun zoragarri bizi izan genituen, eta azken egunean Gasteizen 150 pertsonatik gora elkartzea izugarria izan zen, eta jardun luze hura gauez bukatu bagenuen ere, euskara inoiz baino piztuago sentitu genuen. Klik eginez iziotzen ditugulako hizkuntzaren argiak. Hiru grabazio egunetan zehar klik egin genuen bizitzeko, eta zinez aske sentitu ginen, Korrikaren arima jasoko duen spot bat sortzeko aske. Dena prest dago, unea heldu da. Apirilaren 4tik 14ra Artemaneroek zuok guztiekin batera klika egingo dugu. Klika garai berri bati, kulturari, gure hizkuntzari.

00
00