ASPEGI
Áreas: Branding, kanpainak, ekitaldiak, ikus-entzun
Aspegi Gipuzkoa Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteak Artemanera jo zuen haien sarien 10. edizioari forma eman eta janzteko. Ekitaldiaz harago, pertenentzia sentimendua areagotuko zuen esperientzia bat sortu nahi zen.
Erronka
Aspegirekin elkarlanean, bere sarien 10. edizioa ospatzeko esperientzia berezia eta desberdina sortzea izan da gure erronka. Helburua ez zen soilik ekitaldi bat antolatzea, baizik eta zirraragarria eta kolektiboaren memorian iraungo zuen bizipen iraunkorra eskaintzea.
Soluzioa
Lehen sormen prozesutik hasita azken detailera arte, Aspegiren izaera eta nortasuna ulertu eta neurrira egindako esperientzia diseinatu dugu. Emakume profesional sena barneratuta duten horiei guztiei pertenentzia sentimendua areagotzeko ideiak, mezuak eta akzio ezberdinak sortu ditugu: ekitaldiaren eszenaratze berezia (atmosfera eta xehetasun guztiak zainduz), aurkezlearen gidaritza eta kontakizun indartsua, emozioak piztuz eta parte-hartzaileak benetan konektatu dituen ekitaldia gauzatuz. Ekitaldiak ez direlako kontatzen, bizi egiten direlako.


