Aulki Hutsak

Áreas: Zinema

Heriotza eta dolu prozesuari buruz Euskal Herrian egindako dokumental aitzindaria.

Erronka

Zer gertatzen da maite dugun pertsona bat hiltzen denean? Ikus-entzunezko lan honek gutako guztioi eragiten digun eta gizartean tabu den prozesu gogor hau ikustaraztea bilatzen du. Hildakoen senide edo lagunen zein profesionalen testigantzekin lagunduta gizarte osorako erreminta sendagarria eraiki nahi izan da.

Soluzioa

Aulki Hutsak Euskal Herrian heriotza eta doluari buruz egindako lehen dokumentala da eta gai hori gizarteratzeko ezinbesteko erreminta bilakatu da. Ikus-entzunezko lan hau, zainketa aringarrien mediku Iñaki Peña eta Arteman Komunikazioaren elkarlana denak, lau kapitulutan (Mina, Haserrea, Egun seinalatuak eta Itxaropena) eta epilogo batean banatuta dagoenak eta euskal musikari garaikideen kantuek haria borobildu dutenak oso harrera ona jaso du osasungintza komunitatean zein gaiarekin sentsibilizatuta daudenen artean. Gainera, hainbat sari jaso ditu: Euskarazko lan onena eta Publikoaren saria Cine Invisible jaialdian; eta baita ere Badajozen, 2016an, Certamen Internacional de Cine Médico, Salud y Telemedicina Videomed.

aulki-hutsak-arteman-komunikazioak-proiektuak-proyectos
aulki-hutsak-arteman-komunikazioak-proiektuak-proyectos
aulki-hutsak-arteman-komunikazioak-proiektuak-proyectos