MONDRAGON Korporazioa

Áreas: Ikus-entzun

Berrikuntza, iraunkortasuna eta enpresen arteko lankidetza munduko sektore desberdinetan bultzatzen dituen multinazional kooperatiba talde nabarmena.

Erronka

Nola aurkeztu modu erakargarri eta berritzailean MONDRAGON Korporazioa hiru minututan?

Soluzioa

Ikus-entzunezkoari hasiera ematen diote Euskal Herriko ingurunearen edertasuna jasotzen duten inpaktuzko irudiek. Bideoak prozesu ugari jasotzen ditu, instalazio modernoak, konpromiso handiko lantaldeen etengabeko hartu-emana, ikuslea harrapatzen duen musikarekin, giro soinuak ondo jasota... Eszena bakoitzak liderra den talde kooperatibo honen bikaintasuna eta dinamismoa islatzen ditu. Bideoak aurrera egin ahala, irudi azkar eta dinamikoak nagusitzen dira zeintzuk irudikatzen dituzte MONDRAGON presente dagoen arlo askotarikoak. Automozio industriatik hasita energia berritzaileetara arte, hezkuntza eta teknologia tartean, Korporazioak arrasto nabarmena utzi du arlo askotan, horietan guztietan egokitu eta liderra dela erakutsiz.

Gure lehen zeregina gidoia sortzea izan zen; hain handia eta askotarikoa den talde kooperatibo honen esentzia hiru minututan batzea. Behin gidoia definituta, Taldea osatzen duten kooperatibetan barrena produkzio, grabazio eta elkarrizketa lanei ekin genien. Eta, horren ostean, edizioaren une erabakigarria heldu zen, errelatoari erritmoa emanez.

Detaile (plano) guztiak muturreraino zaindu behar izan ditugu, hiru minutuko (eta ahots gabeko) ikus-entzunezko honek MONDRAGON eta bere esentzia zer den ondo azaltzeko.

corporacion-mondragon-arteman-komunikazioak-proiektua-proyecto
corporacion-mondragon-arteman-komunikazioak-proiektua-proyecto
corporacion-mondragon-arteman-komunikazioak-proiektua-proyecto