Olabide Ikastola
Áreas: Estrategia, On eta Off line komunikazioa, web, argazkiak eta drona, ikus-entzun
Komunikazio estrategia integrala eta matrikulazio-kanpaina
Erronka
Olabide familien kooperatiba eta Arabako lehen Ikastola da, naturaz inguratutako azpiegitura propioa duena. Jaiotza tasa beheraka doan garai honetan, bere marka indartu eta seme-alabentzako ikastetxe bila dabiltzan familiengana iritsi nahi zuen. Horretarako, Ikastola berezi egiten duena balioan jarriko zuen kontakizun bat behar zuen, baita barne eta kanpo komunikaziorako mezu argi eta indartsu bat, behar den bezala jantzita.
Soluzioa
Kanpainak matrikulazio helburuak gainditu zituen. Gaur egun, Olabide Ikastolak mezu eta irudi ezagunagoa eta bereizgarriagoa du, komunitateak bere egin duena, eta familiekin komunikazio argiagoa lortu du. Gainera, Ikastolak berak kudeatzen ditu bere sare sozialak autonomiaz, ezarritako ildoari jarraituz.