Zaldialdia
Áreas: Branding, kanpainak, ekitaldiak, ikus-entzun
Euskadiko Zaldi sektorea batu eta ikustarazi duen Zaldialdia azokaren izena eta marka sortu, komunikazioa diseinatu eta berorren zabalkunde osoa egin zuen Artemanek.
Erronka
Euskadiko Zaldi sektoreko eragileek, Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek lagunduta, sektore hori ikustarazteko azoka erraldoi bat, lehena, antolatzeko asmoa erakutsi ziguten. Artemanera jo zuten ideia horrekin eta behar guztiak asetzeko nahiarekin.
Soluzioa
Azoka aitzindari horrentzat izena eta marka asmatu genituen. Hortik abiatuta landing page-a sortu genuen eta komunikazio kanpaina bat diseinatu ostean, Artemanek sortutako edukiak sare sozial zein hedabideetan zabaldu genituen eta prentsa bulego izan ginen gizartean Zaldialdiaren eta modu paraleloan Euskadiko Zaldi sektorearen berri zabala emanez. Gainera, azokarako merchandising sorta zabala diseinatu genuen eta Zaldialdian gertatutakoa streaming bidez eman genuen.