11, 12, 13… egun euskaraz!
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
11, 12, 13… egun euskaraz!
Euskaraldiaren bukaerak ekarriko du egitasmoaren balorazioa. Euskal Herriko bazter guztietan ikusi ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak. Oraintsu Amets Arzallusek adierazi duen bezala, “euskararen heriotza diseinatu eta praktikatu zutenak ere euskararen alde daude”.
Baina benetako ariketa, erronka orain dator! Bai, hamaikagarren egunetik aurrera; hamabigarren, hamahirugarren… egunetik aurrera! Konfort gunetik atera eta Euskaraldian hartu ditugun konpromisoarekin jarraitzeko, egunotako praktika onak hutsean ez daitezen geratu,…
Euskarak babesle asko izan dira egunotan, letra larriz Euskaraldia han eta hemen idatzi dutenak, baina momentua iritsi da babeste izatetik ekintzaile, sortzaile eta praktikatzaile izatera pasatzeko!
Euskal Herri osoan 220.000 pertsonek egin dute bat Euskaraldiarekin; Artemanen 14 lankidek hartu dugu parte. Ahobizi edo Belarriprest, bakoitzak egin du hautua! Euskaraz ere bereizten gaituelako, gure balore bat delako, Artemanero euskaldun sentitzen garelako!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]