116 km Uxuegatik: guztiontzako opari bat

Jakina da azken bost urteotan TriVitoriarentzat garatu izan ditugun komunikazio eginbeharrei eskainitako dedikazioa. Eginkizun hau enkargatu zigutenetik erantzukizunarekin aplikatu izan gara, gizarte arabar eta gasteiztarrak gugandik espero dituen edukiak zeintzuk diren interpretatzen, eta honen arabera TriVitoriaren komunikazioa bideratzen. Gai pertsonal zein gizartearen interesa dutenak mezu instituzional eta ofizialekin uztartuz kreatibo eta berritzaileak izaten saiatu gara, mezu hauetan TriVitoria marka beti balioan jarriz.

Askotan asmatu dugu, eta ziur nago beste batzuetan huts ere egin dugula, baina pozik gaude Ascentium eta TriVitoria eta hurbileko lagunekin batera egin dugun ibilbideaz. Eta hau aipatuta, esango dugu egindako lanaz bereziki kontent gaudela.

Atzo hedabideen aurrean 2018ko edizioko, eta seguruenik azken edizioetako ekimen politenetako bat aurkeztu zan: “116 Km Uxuegatik”. Ekimen honek kirola hitz larriekin nabarmentzen du. Kirola ariketa fisiko bat baino askoz gehiago da, inguruarekiko oreka da, hazkundea eta baita konpromisoa. Kirol praktikak garapen emozionala era izugarrian laguntzen du eta edozein pertsonarentzat ezinbestekoak diren baloreen eskuratzea bultzatu. Kirola da Uxueren erronkaren oinarria, eta Uxueren gurasoen (Alvaro eta Miriam) zein Hektor Llanosen foku printzipala erronka hau martxan jartzerakoan.

“Uxueren erronka opari bat da niretzat” dio Hektor Llanosek. Horrela izan da ere guretzat, Artemanen lantaldearentzat. Modu aktiboan parte hartu dugu mezuaren kontzeptualizazioan, TriVitoriak gizarteari transmititu nahi ziona gure gain hartuz. Protagonista printzipalekin hitz egin genuen, Uxueren gurasoekin, eta parte hartzeko animatu genituen. Bultzatzailean azalean jartzen saiatu ginen, mezu positibo bat bidaltzeko asmoarekin, etengabeko ahaleginean indar egiten duen ume eta familia batena.

Azken emaitzetako bat da burutu dugun bideoa, eta oso pozik gaude honetaz. Uxuek poztasuna transmititzen du, eta bere gurasoek indar kalkulaezina. Espero dugu publikoak gustura hartzea eta hurrengo uztailaren 8an Araba eta Gasteiz osoa kalera irtetea Hektor eta Uxue animatzera, eta noski, baita gainontzeko triatletak.

Lerro hauek Borja, Alvaroren anaia (Uxueren aita), eskertzeko aprobetxatu nahi ditugu, berari esker dena askoz errazago egin zaigu eta. Guzti honegatik diogu Uxueren erronka guztiontzat opari bat dela. Eskerrik asko!