14 urte sortu ginela. Zorionak eta eskerrik asko!
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
14 urte sortu ginela. Zorionak eta eskerrik asko!
Ekainaren 19an jaio nintzen, orain 45 urte. Ekainaren 19an jaio zen Arteman Komunikazioa, orain 14 urte. Gaurkoa ei da Artemanen konstituzio akta. Data kointzidentziaren berri gaur izan dut eta zer pentsatua eragin dit. Izarren lerrokatzeaz nire inguruan dauden askok nik baino izugarri gehiago sinisten badute ere (tartean gehien sufritzen nauenak: zugatik Alaitz eta nire hiru semetxoek), ni ere hasi beharko naiz izarrei fedea erakusten.
Data kointzidentziak joko batera eraman dit. Komunikazioan egoteak hori ere baduelako. Jokoa ere baita komunikazioa, askoren arteko inter-erlazioaren jokoa. Sortzaileak garela diogu eta askotan sortzaile izatea zaila bada ere, ahalegintzen gara beti! Esandakoa, joko bat egiteari ekin diot eta bi zenbakiak batu ditut, nire 45ak eta Artemanen 14ak, eta osatu dut 1445 urtea. Eta hara! Beste kasualitate bat. Izarrak berriz? Izan ere 1445ean Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia inprimatu zuen eta gurea inpresioarekin lotutako enpresa izan da urte askoan.
Bibliarekin ez dugu zerikusi handirik izan, ez dut uste gutarikoei gehiegi eragin digunik, baina inpresioak lan ugari eman dizkigu, baita poztasun ugari eta ardurak… En fin, Arteman, diseinu enpresa lez sortu zen 14 urte direla eta gaur egun, 360ºko zerbitzua eskaintzen duen enpresa gara. Talde multidiziplinarra da Arteman eta bideogintzak garrantzi handia hartu du gaur. 14 urteko ibilbidean jakin dugu egoera berrietara egokitzen eta zerbitzuak dibertsifikatzen. Gaur egun, bezero sare sendoa dugu, fidela, eta gure konpromisoa haiekiko ez da txakurran gauerdiko eztula. Badakigu non gauden eta aspaldi erabaki genuen zein zen gure merkatu, zein gure produktu eta zerbitzua, eta zein gure estiloa.
Zorionak esan didate lankideek eta zorionak esaten diet nik haiei. 45 urte beteta indarra soberan dudalako, eta Artemanek 14 beteta kemena erakusten duelako. Baditugu ezagutza eta oso gureak diren balioak. Ospatu dezagun – ditzagun urteurrenak! Eskerrik asko!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]