Hamar urte atzerrian filmatzen
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Hamar urte atzerrian filmatzen
Hamar urte bete dira Artemanek atzerrian aurreneko filmazioak egin zituenetik. Ordutik hona, Txinan, Alemanian, Holandan, Errumanian, Suitzan eta Frantzian izan gara, bezero ezberdinentzat grabazioak egiten. Askotan bideo korporatiboak sortzeko egin izan ditugu filmazioak, beste batzuetan produktuak promozionatzeko bideoak sortu izan ditugu eta bestelako filmazio eta zerbitzuak ere egin izan ditugu, beti ere, gure esperientzia erronka bilakatuz, eta bertatik bertara zerbitzurik onena eskainiz.
Beste askotan, ekoizpen korporatiboetan, erdibideko soluzioa izan ohi da bertako produktoraren bat kontratatzea. Filmazioaren ikuspegia mantentzen saiatzen gara eta gure bulegoetatik irizpide nagusiak bideratzen dizkiegu, askotan emaitza onak lortuz, nahiz eta arlo honetan gabiltzan profesionalok hobesten dugun grabazioa hirugarren batek egin baino, gu geuk egitea. Artemanek esperientzia handia daukagu ezagurra horietako filmazioetan eta etxetik milaka kilometrora filmatzeak erantzukizun handia eragiten du. Baita aurre-produkzio lan itzela ere.
Azken esperientzia, martxoan Alemanian
Urte hasieran gure bezero batek Alemanian, beste enpresa baten lantokian, duen instalazio bat filmatzera joateko eskaera egin zigun. Baimen guztiak kudeatu eta datak finkatu ostean proiektuari argi berdea eman genion. Baina ezer egin aurretik briefinga egin genuen zer aurkituko genuen zehatz jakiteko. Aurreneko bileran Marketin arduradunarekin eta Alemanian gure kontaktua izango zen ingeniari batekin batzartu ginen. Gure lana? Ekoizpen lerro konplikatu bat filmatu eta berorri argazkiak egitea. Konplikazioa prozesuaren konplexutasunagatik eta, era berean, eguneroko erritmo propioa duen planta batean filmatu behar izateagatik.
Argiztapen baldintzak ez ziren onenak izango eta lerro batzuk grabatzeko espazio ezak ere erronka biderkatzen zuen. Zorionez, industria alorreko filmazioetan esperientzia handia dugu, eta bezeroak zituen behar guztiak asetzeko prestaketa guztiak egin ahal izan genituen.
Produkzioa
Proiektuaren eskakizun maila ikusita eta hegazkinek ezarritako material muga zorrotzak kontuan hartuta, furgonetan bidaiatzea erabaki genuen. Horrela nahi beste baliabide tekniko eraman genituen eta ondorioz, grabazioa guk ezarritako baldintza teknikoekin egin ahal izan genuen. Ekipoa definitu (Julen De La Serna eta biok) eta Alemania erdian dagoen Gottingen-era joateko ibilbidea zehaztu genuen.
3, 2, 1… ekin fimazioari
Bolante aurrean hainbeste denbora pasa ostean, kamera piztu eta filmatzen hasteko desiatzen geunden. Segurtasun neurri guztiak pasa ostean, Tobias izeneko arduradunak bete beharreko arau eta baldintza guztiak azaldu zizkigun. Fabriketan grabatzeko orduan oso kontuan hartzeko faktoreak dira horiek. Irudi onenak jasotzeaz gain, oso argi izan genuen arau guztiak zuhurtasunez bete beharko genituela eta hala egin genuen.
Jarraian lantokira pasa ginen eta lerroarekin lehen kontaktua izan genuen. Irudikatutakoa baino handiagoa eta luzeagoa zen. Sergio eta Gorkari eskerrak, Fagor Arrasateko gure kontaktuak, bi kamerarekin lagunduta, makinaren zehaztasun guztiak harrapatzen joan ginen. Presioa handia zen prozedura guztiak lehen saiakeran grabatu behar genituelako, ez zegoen hutsik egiteko aukerarik eta denbora ere mugatua.
Bigarren egunean argazkiak egin eta bezperan bukatu gabeko errekurtso batzuk jaso genituen. Bezeroak eskatutakoa osotasunean grabatu ahal izan genuen aurretik aurre-produkzio lana egin genuelako; hori funtsezkoa da.
Itxiera
Gure bizkarrean 4.000 kilometro ekarrita, sentsazio onekin bueltatu gara, lana ondo eginda eta kontatzeko moduko zenbait pasarterekin. Orain badugu zeregina: ordenagailu aurrean jarri, material guztia batu eta filmatutako ehunka planori forma eman. Baina hori beste bidai bat izango da.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]