Aurkezpen hunkigarria Euskaldunan

Aurkezpen hunkigarria Euskaldunan

Mendian Hil, Hirian Hil dokumentalaren nazioarteko estreinaldiak hunkitu zituen Euskalduna bete zuten zine zaleak.

Hunkitu zituen filmeko protagonista direnak eta haien senideak. Desagertuen lagun eta familiako kideak. Isiltasuna lehenengo, barneratze prozesua ondoren eta txalo zaparrada amaieran. Aritmetika dotorea. Aretoa lepo bete zen estrainekoz pelikula ikusteko eta bai zuzendariak zein Artemaneko ordezkari eta protagonistek gozatu zuten uneaz. Arteman Komunikazioak ekoiztetxe gisa eginiko pelikula festibal handi baten sekzio ofizialean leihatzen den lehenengo aldia da eta Bilbon bizitakoa ez zen nolanahikoa izan. Datorren larunbatean, Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko da berriro ere, eta bigarren emanaldira ere zuzendaria eta Artemaneko ordezkariak gerturatuko dira. Igandean, berriz, sari banaketa ofiziala egingo da Euskaldunan, eta kiniela batzuetan behintzat, Mendian Hil Hirian Hil dominaren bat irabazteko hautagaien artean dago.

Mendi Film Festivalek online jarri du 5 euroren truke:
https://vimeo.com/ondemand/mendianhilhirianhil