😘 Kaixo, ni euskara naiz, harritu egin zaitzaket, baita maitemindu ere

Víctor Núñez/  (Artemaneko euskaldunberriaren istorioa)

Euskaldun berri zer…?

Euskal Herria, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna, hizkuntzaren eguna, historiarena, eta batez ere kulturarena. Euskaldun berri moduan ezagutzen dugunaren istoria izan daiteke hau. Zerk bultzatzen du beste toki batetik iritsitako pertsona bat lurralde honetako hizkuntza ikastera?, zergatik hasten da ustez konplexua den hizkuntza hau ikasten?, zein da bere helburua?, integrazioa beharbada? Bai eta ez. 

Zer ikusi, hura ikasi esamoldea aplikatu genezake egoera honetan, baina honen zentzua edukazioz haratago doa. Ez da bertokoekin duten adeitasun hutsa, gizartearen parte izateko desioa da; horren erakargarria den bizitzeko modua, egunerokoa, lan egiteko modua, ospatzeko modua. Kanpotik datorren jendea besarkatzen duten moduagatik maitemintzen zaituen lurraldea da hau; beraien jatorriari, hizkuntzari edo erlijioari erreparatu gabe. Bai, oso erabilia den esaldia da azken hau, baina bizitzen ari garen errealitatea da; jaso eta onartzen duen herrialdea, baina batez ere arduratsua eta kontsekuentea dena. 

Euskara bezalako harrigarria den hizkuntza bat ikasteko bidaia are eta gogobeteagarriagoa da zure lan ingurunean eta egunerokoan hizkuntza horren erabilera guztizkoa baldin bada. Entzumena lantzea oso garrantzitsua da eta ikasketa prozesua asko errazten du. Hortaz gain euskaltegira joateko aukera baduzu, konbo perfektua duzu eskuartean: giro lasaia, kezka berak dituzten pertsonak eta, batez ere, ikasteko gogoa. Beste guztia esfortzu pixka batekin eta konstantziarekin iritsiko da eta gutxinaka esaldiak ulertzen hasiko zara, baita zureak osatzen ere. Ez dira beti ondo osatuta egongo, ordena ez da egokiena izango, baina hona jolastera etorri gara! Egunen batean belarriprest izango zara eta aurrerago ahobizi, seguru!

Niri euskara gustatzen zait, euskara topera! Ikusi arte!