Hari baten menpe gaude

Hari baten menpe gaude

Kableak, pantailak eta metroka zinta amerikar

– Ba al dakizue hari baten menpe gaudela? – Galdetu zuen taldeko batek Artemanentzat aurtengo proiektu handienetako bat izango zenaren eszenaratzea hasi baino minutu batzuk lehenago, hilabetetan zehar egindako lan gogorraren prestaketak amaitzen ari ginen bitartean.

Ingurura begiratu eta ez zen besterik ikusten: kableak, konexioak, pantailak, mikroak, zinta amerikarra (ezin falta!) eta imagina ditzakezuen beste zenbait tresna. Jendea hara eta hona, paperak, tramankuluak, badakizue, zuzenekoa hasi aurreko urduritasuna. Berehala hasiko zen Global Innovation Day 2020 ekitaldia, lekua (Donostiako Musikene) eta, batez ere, formatua estreinatuko zuen ekitaldi berritzailea.

Telebista plato bat asmatu eta muntatu genuen, bi orduko saio bat egiteko, late nigth show estiloan (baina goizez), eta streaming bidez emango zen sarean. 4 kamera, lehen mailako soinua eta argiztapena, lehen mailako aurkezlea, zuzeneko musika, makillaje-seta, aldibereko itzulpena eta, batez ere, 60 profesional, azken emaitza ezin hobea izan zedin beren onena ematen.

Han geunden, ikuskizuna hasteko bi minutu falta zirela, norbaitek esan zuenean:
– Ba al dakizue hari baten menpe gaudela?
– Eta hori? – Erantzun genuen.
– Lan hau guztia, inplikatutako pertsona hauek guztiak, ahalegina, ilusioa, dena, azkenean horren menpe egon gaitezen. – Marmar egiten zuen begirada bere eskuetara zuzentzen zuen bitartean, haien artean kable bati eutsiz. Emisio-ekipo nagusitik irten eta sare-konexioaren iltze ñimiñoa zegoen agertokiaren erdiko kaxara zioan kablea, haria, seinalea handik bidaliz mundu guztira.

Denok elkarri begira geratu ginen, ezer esan gabe, norbaitek isiltasuna hautsi zuen arte:
– Adi, zuzenekoa hastera doa… 3, 2, 1!