Azokako standak markaren nortasuna islatzen du

Arantzazu Lagunilla/

Bisitatu dugun azken feria Ferroforma izan da, Burdineria, Brikolaje eta Hornidura Industrialaren nazioarteko azoka, pasa den ekainaren 6tik 8ra Bilboko Exhibition Centren ospatu zena. BECen gaudela aprobetxatuta Subcontratación Azoka ere ezagutzeko aukera izan genuen. Gure bezero batzuk bertan zeunden (beraientzat landu genuen standaren diseinua eta material korporatiboa), beraz, guztia ordenatuta eta prest zegoela egiaztatu behar genuen. Inaugurazioaren aurreko egunetan nerbioak dantzan izan genituen arren, lehendabiziko azoka egunak dena bere tokian zegoela berretsi zigun. Ondo eginiko lanak bere fruituak eman zituen!

Gure bezeroentzat azoketara joatea aukera paregabea da, beraien produktuak ezagutzera emateko eta bide berriak irekitzeko, bai bezeroentzat zein hornitzaileentzat. Baina ez da nahikoa hauetara joan, standa jarri eta bisitarien zain egotea. Izan ere, salmentak handitzeko eta helburuak lortzeko, hainbat xehetasun txiki kontuan izan behar dira. Izan ere, bisitariak ikusten duen araberako enpresa-irudia jasoko du, eta erakustokiak adieraziko dizkio enpresaren nortasuna eta baita saltzen duen produktuaren ezaugarriak ere. Nolabait, bere markaren nortasuna islatuko baita, publikoaren aurrean bere aurkezpen gutuna.

Azken hilabete hauetan, aipatutako gai hauek guztiak landu ditugu Aurrelan enpresarekin; automatizazio industrialean aditua, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena eta %100 Euskadin egindakoa. Marka eraberritu dugu; eguneratu dugu webgunea, bisita txartelak, aurkezpen esku orriak, bideo korporatiboa; eta azoka gunea diseinatu dugu. Aurrelaneko standa tokia txikia eta mugatua zen, baina beraien produktu eta zerbitzuak benetako altxorrak balira bezala aurkezten ahalegindu ginen.

Ipurterreak eta berez kuxkuxero samarrak garenez, gainontzeko guneak ere bisitatu genituen (food trucs gunea ere) eta denetatik ikusi genuen: gune oso orijinalak eta gustu askokin eginikoak, beste batzuk oso gustu txarrekoak, ordenatuak, serioak, gehiegizko dekorazioa zutenak, oso xamur eta soilak, etab.

Zalantzarik gabe, stand bat montatzeak esfortzu handia suposatzen du; denbora dedikatu behar zaio, ondo prestatu, diseinatu eta egoki muntatzeko.




Privacy Preference Center

Cookies utilizadas

Utilizadas para almacenar nombre, correo, IP y demás datos que dejas en los formularios de comentarios y contacto.

PHPSESSID, __unam, _ga, _gid, gdpr

Cookies externas

Usamos cookies de terceros en las que se almacenan externamente para conocer tus usos de navegación, si ya estás suscrito al boletín y los elementos compartidos en redes sociales.

-
CONSENT, NID
__stid
act, c_user, datr, fr, presence, sb

Close your account?

Your account will be closed and all data will be permanently deleted and cannot be recovered. Are you sure?

Are you sure?

By disagreeing you will no longer have access to our site and will be logged out.