Batu zaitez erritmora, Egin Swing eta ahalegin!
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Batu zaitez erritmora, Egin Swing eta ahalegin!
Mon, mon, mon, mon… Hurrengo egunetan melodia hau burutik atera ezinean bazabiltza, ez zaitez larritu, jasangarria da eta. Gure bulegoan jada eguneroko soinu banda bilakatu zaigu, eta badago bakarren bat lotara joatean ohean abestitxo hau kantatzen aritu dela aitortu duena.
Mon, mon, mon, mon, mon… Baietz artikulu hau bukatzerako zu ere kantuan jartzen zaitugu.
Duela aste batzuk Artemankideok erronka polita jaso genuen gurean, Arrasateko biztanleen birziklapen ohituretan eragingo duen ikus-entzunezko bat prestatzea. Lehen galdera derrigorra; posible al da zaborra modu atsegin batean aurkeztea?
Begirada egokia erabilita bai.
Sormena aktibatu eta Swing egitea izan da gure erantzuna. Horretarako The Cordettes-en Mr. Sandman klasikoa berrinterpretatu dugu, letra esklusibo bat sortuz.
Arrasateeen, birziklatu…
Swing egitea izan da gure hautua, horretarako Arrasateko biztanleen jarduna hankaz gora jarri badugu ere. Maritxu Kajoietako festaz jantzitako neska gazte bat maiatzeko asteazken arrunt baten, Goikobalu abesbatzeko kideak ikuskizunetako soinekoekin Monterronetik pasiatzen edo kameralariak zabor ontziak irekitzen ikusi badituzu hemen duzu zergatia.
Swing Mondragónen erritmora lan egitea atseginagoa dela frogatu dugu Artemanen. Elegante jantzi eta kantuan sortu, diseinatu, grabatu eta baita zaborra atera.
Batu zaitez erritmora, Egin Swing eta ahalegin!
Mon, mon, mon mon, mon, mon ,mon, mon, mon, mon, Mondragón!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]