Like Sormenari
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Like Sormenari
Atzo, sormena hobetzeko helbururarekin, Artemaneko lantaldea osatzen dugunok Gernika ingurura hurbildu ginen. Egun guztia aurretik izan genuen, berrikuntza eta sormenaren inguran hausnartu eta ideak freskatzeko.
Lehenengo orduan zehar, ideia argi bat atera genuen: egunero sortzen gaude, etengabe. Nahiz eta askotan konturatu gabe egin, etxekoentzat baita zuentzat burmuinak estutzen ditugu: bulegoan, gure aisialdian, zinema ikusten dugunean… Edonon! Gutako bakoitzak bere inspirazio espazio desberdinak dauzka.
Bigarren ondorio nagusi bat ere atera genuen: sortu eta berritzera irekita gauden lantaldea garela. Ideia berrien zale amorratuak gara eta arriskatzeko prest gaude. Abiapuntu bikaina, ezta?
Hortik aurrera teknika berriak sakondu eta ezagutzen genituenak hobetzeko, hainbat ariketa praktiko osatu genituen. Gure sormen grina kanalizatu eta sistematizatzeko metodologia desberdinak ere ikasi genituen.
Saioa Uruneko landa hotelean izan zen, Aurkene Redondok gidatuta, paraje paregabean. Astea hasteko konbinazio bikaina, eguneroko zaratatik ihes egin eta ideiei hegan egiten uzteko. Deskonexio momentuak ere izan genituen: eguraldi paregabeaz disfrutatu eta inguruaz gozatzeko!Baina, zerk egiten gaitu sortzaileak? Ezagutzen gaituzuenok, jakin badakizue erotasun puntua daukagula, ameslariak garela eta gure lana maite dugula. Ez dira nahikoa arrazoi?
Hor doa azkena: estilo bakarra daukagu sormenerako, izan ere artisauak gara.
Hemen dituzue saioan ateratako argazki batzuk:
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]