Enpresen komunikazioa eta ospea

Gorka Etxabe/

Komunikazioaren garaian bizi gara. Argi dago. Ebidentziak ez dio lekurik uzten eztabaidari. Komunikazioa maiuskulaz. Barnetik kanpora egituratzen dena, eta dagoeneko barne eta kanpo komunikazio kontzeptuak bereizten ez dituena. Narratiba berrien komunikazioaren sasoi betean igarotzen ditugu ordu eta egunak. Ingelesez larri eta estu moldatuta ere, gaur gaurkoak diren hitzak eta esaerak ahora eramatera behartuta sentitzen dugu gure burua. Bereziki guk, komunikazioan murgilduta gabiltzanok: stakeholders famatuak, storytelling sakratua, target, brand eta employer… Eta zeresanik ez reputation hitz handia. Miresmena sor diogu. Ez baduzu osperik, akabo. Behartuta gaude pasioz bizitzera komunikazioa. Eta gainera, ingelesez geneukan hiztegia aberasteko balioko digu behintzat.

Martxoan MONDRAGON Korporazioak antolatutako K-Forora gerturatzeko aukera izan nuen, izan ere, oso gertutik bizi ditudan gaiak aztertu zituzten. Mahaiaren bueltan batu ziren adituak eta arituak diren pertsona asko. Baita erakunde eta enpresa kooperatiboetako profesionalak. Baina pertsonen amua bakarrik ez, saioaren izenburu nagusia ere erakargarria egiten zitzaidan: “Enpresen komunikazioa eta ospea”.

Eta kartel-buru gisa, Angel Alloza aditua izan genuen, Corporate Excellence zentroko zuzendari nagusia. Markek euren ospea lantzeko erabiltzen dituzten estrategien inguruko saio magistrala eskaini zuen Allozak.

Aipatu zituen erakunde eta marken ospea, egiten zenaren eta transmititzen zenaren arteko koherentziaren garrantzia, enpresa eta erakundeen komunikazioan enplegatuek jokatzen duten papera, haien enbaxadore lana… barrutik hasitako komunikazio estrategiaren garrantziaz aritu zen. Barrutik kanporako bidea egiten duen komunikazioaz hitz egin zuen, kanpo eta barne estrategiak bereiztu gabe. Era eskematikoan, nahi baino azkarrago hori bai, sintesi lan bikaina egin zuen Allozak.

Eta MONDRAGON ere aipatu zuen. Garai berriak. Narratiba bateratuak sortzeko beharraz aritu zen. MONDRAGONek baditu balioan jar ditzakeen narratibak. Storytelling bitartez seduzitu ditzake lan bila dabiltzan talentodunak, eta gizartea oro har. Gaur egun, marka estrategia sendoa abiaraztea ezinbestekoa da enpresentzat.

Zeintzuk dira, ordea, Erakunde erakargarrien ezaugarriak?

Enpresen erakargarrien ospea sei-zazpi zutabetan oinarritzen da: komunikazio koherentea (beste batzuek hitz egin dezatela gutaz); produktu onak ekoiztea; gizartearekin arduratsuak izatea; etikoak izatea; gardenak izatea; emaitza ekonomiko onak edukitzea; eta pertsona konprometituak. Sei zazpi ideia horiek narratiba berriak sortzeko erabil ditzala MONDRAGONek.

Privacy Preference Center

Cookies utilizadas

Utilizadas para almacenar nombre, correo, IP y demás datos que dejas en los formularios de comentarios y contacto.

PHPSESSID, __unam, _ga, _gid, gdpr

Cookies externas

Usamos cookies de terceros en las que se almacenan externamente para conocer tus usos de navegación, si ya estás suscrito al boletín y los elementos compartidos en redes sociales.

-
CONSENT, NID
__stid
act, c_user, datr, fr, presence, sb

Close your account?

Your account will be closed and all data will be permanently deleted and cannot be recovered. Are you sure?

Are you sure?

By disagreeing you will no longer have access to our site and will be logged out.