Irudimenari hegalak eman, AULAn

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Irudimenari hegalak eman AULAn, sormen irteera Madrilera

Arantzazu Lagunilla & Aida Solores/

Nondik dator inspirazioa? Nola izan sortzaile? Nondik dator ideia bereizgarri hura? Ez dugu erantzun zehatzik, baina badakigu eremu jakinak behar ditugula horretarako. Originaltasuna, ideia baten arrakasta… ez dira ezustez ematen, baizik eta aurreko ikerketa edo sormen lan baten ondorio gisa.

Artemanen askotan egiten dizkiogu galdera horiek gure buruei. Egunerokotasuneko erritmoak eta proiektuen epe mugatuek ez dute bat egiten inspirazio denbora bat hartzearekin edo burmuina hegan egiten uztearekin. Aitzitik, badakigu IDEIA ez dugula e-posten artean aurkituko, horretarako denbora behar da, eta baita ere inspirazioa eta aluzinazio pixka bat (tarteka).

Hala ere, lasai, ez gatoz sormen irakaspenik ematera.

AULAn jasotako irakaspenekin gatoz, Espaina mailan Madrileko IFEMAn egiten den heziketa arloko topaketa garrantzitsuenetik.

Eta, galdetuko diguzue, orain heziketa eskaintzen duzue, ala? Ba ez, baina badugu lotura estua sektore horrekin. Arteman Komunikaziotik prestakuntza eskola ezberdinekin egiten dugu lan, Mondragon Unibertsitatea eta Lanbide Heziketako eskolak, besteak beste, eta horiei komunikazio zerbitzu osoak ematen dizkiegu: marketing aholkularitza, community manager zerbitzuak, promoziorako bideoak, publizitate kanpainak…

Hori horrela izanik, agentziako bi pertsonak Madrilera irteera egin genuen 130.000 profesionalen artean barneratzeko: ikasleak, irakasleak, eragin-sortzaileak eta bestelako profesionalak.

Bertan, sektoreko enpresa eta erreferentziazko profesionalekin izan ginen, alor ezberdinetakoak: unibertsitatea, atzerria, goi mailako heziketa, heziketa profesionala, lan orientazioa, e-learning, prentsa espezializatua… Zalantzarik gabe, aukera paregabea izan da heziketa munduaren argazki orokor eguneratu bat hartzeko, ondoren gure proiektuetan txerta ditzakegun marketing-komunikazio ekintza ideiak identifikatzeko.

Stand eta erakusmahai bisual eta interaktiboak, puntako teknologia, merchandising originala, papergintza eta formatu informatibo intuitibo eta dibertigarriak…. Beharrezko guztia, helburu zehatz bat lortzeko: bizipen bat eskaini, gogoratu eta bueltatzea eragingo dizuna.

Bukatzen joateko, nabarmendu nahiko genuke eragin-sortzaileen botere eta garrantzia, istorio honen guztiaren izar eta protagonistak: ikasleak. Aho zabalik utzi gintuzten euren erakartze gaitasunarekin eta informazioa transmititzeko eskaini zuten modu gertu eta dibertigarriarekin, konfiantzatik abiaturik. Haiek dira giltzarria, marka aurkeztu eta ordezkatzeko pertsonarik egokienak, marka sinesgarri egiteko gaitasuna izango dutenak, erreputazioa gehituko diotenak eta bizipen hori helarazteko boterea izango dutenak. Azken batean, jendeak bilatzen duena da arrakasta bizipen batekin identifikatzea eta hori lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera izatea.

Egia esan, ez dakigu itzuliko garen, baina argi dugu sormen eta ideiez beteriko motxilarekin itzuli garela.

[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]