Aida Solores donostiarra da. Deustuko Unibertsitatean Komunikazioa ikasi eta berehala lanean hasi zen, beti ere komunikazio alorrean: Kaixomaitia.eus plataforman, Bostnan komunikazio enpresan eta Pernor Ricard Bodegas-en, besteak beste.
Komunikazio estrategikoa, marka eta komunikazio digitala dira gehien jorratu dituen diziplinak; eta orain, Artemanen, ere horretan dihardu. Dantzak, lagun arteak eta naturak mugiarazten dizkiote barrenak; eta autobusean inspirazioa aurkitzen du askotan, hainbeste, bina aukera bete dituela beheko zerrendan.
Esaldia: Tiempo, devuélveme el momento. (Extremoduro) – Erori banaiz ere, gorantz erori naiz (Anari)
Abestia: Sunrise (Norah Jones) – Je veaux (ZAZ)
Liburua: Zu (Anjel Lertxundi) – El Mundo Amarillo (Albert Espinosa)
Filma: Big Fish (Tim Burton) – Flash Dance (Adrian Lyne)