Artemaneroak gara!

15 urte bete ditugu; gorpuztu da gure proiektua. Handitu da gure unibertsoa, grina eta eromena! 15 urteurren festa egin genuen Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako kanpusean. Hasiera-hasieratik Artemaneko bidelagunak izan zarete eta zuenean etxean bezala sentitu ginen atzo. Milesker Mondragon Unibertsitatea!

Milesker baita, arratsalde berezia gurekin ospatu zenuten bezero, kolaboratzaile, lankide ohi, lagun eta familiartekoei: MONDRAGON Korporazioa, Goiena, LagunAro EPSV, Arizmendi, AEK, Emun, ALE, Zenbaki, Athlon, Aritu, Erreka, Euskalit, Isea, Ikerlan, Aretxabaletako Udala, Bergarako Udala, Miguel Altuna, Batura, AZK, Udapa, Erreka, Aizpurua Autobusak, Codesyntax, Arrasate-Udalatx… eta egun hauetan eskertza eta zorion mezuak bidali dizkiguzuen guztioi!

Ekitaldi xumea baina pertsonala egin genuen: 15 urtetako ibilbidea errepasatu, sorreran ezinbestekoak izan zirenak gogoratu genituen, momentu magikoak ere egon ziren… eta nola ez, koktail paregabearekin borobildu genuen Artemaneroen festa.

Mila esker bertan egon zineten guztioi!


Foto360Arteman

Ekitaldiko argazki galeria osoa:

Littleplanet