Adi marka bat erregistratzeko orduan!
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Adi marka bat erregistratzeko orduan!
Adi marka bat erregistratzeko orduan! Ez zaitzatela engainatu. Aspaldi hasitako arazo bat da, baina Artemanen orain gutxi bizi izan dugu. Orain dela urte batzuetatik, marka berri bat erregistratzen duten pertsona askok organismo faltsuetako gutunak jasotzen dituzte ordainketa berri bat eskatuz.
Ekainean Espainiako Patente eta Marken bulegoan erregistro bat egin genuen eta egun gutxira hiru gutun jaso genituen (horietako bik enpresa enpresa faltsuetakoa izateko itxura guztia zuten, itxuraz Hungariakoak) eta marka erregistro berri batean sartzeko ordainketa bat eskatzen ziguten. 986 euro eta 789 euroko ordainketak eskatzen zizkiguten.
“Jaun/Andere agurgarriak
ESKAINTZA
Gure eskaintzaren arrazoia zure patentearen erregistro publikoaren argitaratzea da. Zuen Marka gure datu basean gordetzea eskaintzen dizuegu. Erregistroak ondorengo datuak daramatza: herrialdearen kodea, etab. Gure eskaintza onartzeko aurretik zenbatekoa ordaindu behar da eta “X” enpresa eta zuen arteko kontratua atzeraezina izango da urtebetez. Jakin, erregistro honek ez duela zerikusirik erregistro ofizialean argitaratzearekin eta ez ditu Gobernuko organoak ordezten. Oraindik ez gaude erlazio komertzial batean, beraz ez duzue beheko zenbatekoa ordaintzeko inongo betebeharrik, eskaintza onartu ezean. Ikusi neurri orokorrak atzealdean.”
Eta hemen amaitzen da gutuna. 986 euroko transferentzia eskakizun bat atxikitzen dute eta onuradun bezala Hungariako enpresa bat agertzen da. Beste gutuna aurrekoaren oso antzerakoa da eta helbidea Sofian (Hungarian) dauka. Hala ere, badu berezitasun bat. Gutun azala guztiz zuria da (inongo irudi eta logotiporik gabe) eta frankeoa Valentziako Javea herriko bulego batean ordainduta du.
Ez da marka baten erregistroa tramitatzen dugun lehen aldia, badakigu zein koste duen (200 euro baino gutxiago) eta gutun hauek benetan susmagarriak iruditu zitzaizkigun. Iruzurgile txarrak. Horregatik. Kontuz marken erregistroaren gaiarekin!
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]