Ultramorea, 2018ko kolorea
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Ultramorea, 2018ko kolorea
Pantone konpainiak, koloreen unibertsoko liderrak, joan den abenduan 2018ko kolorea ezagutzera eman zuen. Pantone Color Institute da Pantoneren barruan koloreen tendentziak aurreikusi eta munduko enpresentzat marka izaera kolore eta produktuen garapenen aholkularia. Pantone Color Institute-k Pantone 18-3838 urteko kolore izendatu zuen, aldi berean erabat probokatzailea eta erreflexiorako bidea ematen duen purpura tonua.
Gaueko zeru helduezinak irudikatzen du ahaleginduz gero guztia posible dela eta gure mundutik harago bilatzeko harra. Betidanik, purpura misteriotsuek kontrakultura, konbentzionalismoekiko apurketa eta artearen distira irudikatu dituzte. Matiz askorekin eta emozioz bustia, PANTONE 18-3838 Ultramoreak gogora ekartzen ditu esperimentazioa eta inkonformismoa, eta astitzen ditu pertsonak munduan utziko duten arrasto bakarra irudikatzera eta sormenean muga berriak gainditzera.
Pantonek asmatu du aukeraketan; ultramorea urteko kolorea izango da, ez bakarrik moda eta bizitza estiloa erretratatzen duten aldizkariek korronte hori hartu dutelako. Baizik eta benetan zerbait mugitzen ari delako gizartean; gauzak eta mundua irudimenarekin eta sormenarekin eraldatzen doazelako kolore hori ikur dutela. Ultramorea ezaguna da mundu guztian mugimendu feministaren eta eskubideen berdintasunaren borrokaren kolorea delako. Zalantzarik gabe, zerbait mugitzen ari da, eta Pantone Color Institute-k , horren jakitun edo ez, merezi duen mailan jarri du.
Egin dezagun ultramorea kolorearen eta mugimendu feministaren arteko harremanari buruzko historia pixka bat: bertsio zahar eta onartuenak 1908an AEBetako ehungintza fabrika batean gertatutakoari erreparatzen dio. Cotton New York enpresako emakume langileek greba egin zuten. Konpainiaren jabeak mobilizazioak eteteko sua eman zion eraikinari, eta enpresa barruan zeuden 129 emakume langile hil ziren. Historiaren arabera, emakumeak more koloreko telak lantzen zebiltzan; horregatik, borroka feministaren kolorearen arrazoia; are gehiago, diotenez fabrikatik irteten zen keak kolore hori zeukan eta kilometrotara ikus zitekeen.
Aste honetan benetako berdintasunerantz bidean gertaera esanguratsuak bizi izango ditugu Euskal Herrian eta baita munduan zehar ere; guztiok gara beharrezkoak eta guztiok hartu behar ditugu ardurak. “Garai honetan ezinbestekoa da irudimena eta asmatzeko gaitasuna”, dio Leatrice Eisemanek, Pantone Color Instituteko zuzendari exekutiboak. “Honako inspirazio sortzailea bat dator Pantone 18-3838 Ultra Violet kolorearekin, gure kontzientzia eta gaitasuna gorengo maila batera eramango duen urdinean oinarritutako morea”, azpimarratu du.
Jantzi gaitezen beraz ultramore koloreakin, izan gaitezen ultramoreak.
[/az_column_text][/vc_column][/vc_row]