Berdintasun Plana

Gure komunikazio-enpresan urrats berria eman dugu: Berdintasun Plan bat ezartzea. Ekitatea eta aniztasuna funtsezkoak diren mundu honetan, konpromiso sendoa hartzen dugu ingurune inklusibo bat sustatzeko, gure lankide, bezero zein kolaboratzaile guztiak, beren generoa dena delakoa izanda ere, baloratuak eta errespetatuak izan daitezen.

Berdintasun Plan hau mugarri garrantzitsua da aukera-berdintasuna eta elkarrekiko errespetua sustatuko dituen enpresa-kultura eraikitzeko bidean. Hona hemen gure planaren puntu nabarmenenak:

  • Neurri orokorrak: Artemanen jardueran, kudeaketa ereduan eta estrategia orokorrean emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen jarraituko da, Berdintasun Planean aurreikusitako lan ildoak, helburuak eta ekintzak martxan jarriz.
  • Sentsibilizazio eta formazioa: Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan trebakuntza eta sentsibilizaziorako beharrezkoak diren baliabideak jarriko ditugu. Jakinik, gainera, komunikazioaren esparruan garrantzia handia duela hizkuntza zein irudi ez-sexistak erabiltzeak.
  • Kontziliazio erantzukidea eta denboraren erabilera: Langileek lana, familia eta bizitza pertsonala modu orekatuan uztartu ditzaten neurriak mantendu eta bermatuko ditugu. Era berean, erantzunkidetasunean oinarritutako enpresa-kultura eta kudeaketa eredua sustatuko dugu.
  • Lan hautaketa prozesua eta promozioa: Egiten diren hautaketa zein promozio prozesuak emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasunean egiten direla bermatzen jarraituko dugu.
  • Soldata politika: Soldata politika berdinzalea dela bermatzen jarraitu eta honen gaineko gardentasuna bermatuko dugu.
  • Hizkuntza eta komunikazioa: Komunikazio ez sexistaren jarraibideak jasotzen dituen barne gida osatuko dugu eta hizkuntza politikak berdintasun irizpidea duela bermatuko dugu.
  • Lanean jazarpen sexual eta sexistaren prebentzioa: Lanean jazarpen sexual eta sexista ez jasateko eskubidea aitortu eta edozein egoeratan entitateak erantzun irmoa emango duela bermatuko da.
  • Bezeroak eta hornitzaileak: Bezeroekin dauden hartu emanetan eta eskaintzen diren zerbitzuetan berdintasun printzipioa errespetatzen dela eta aukeraketa berdintasun printzipioaren arabera egiten dela ziurtatuko da.

Plan hau Artemankide ororenganako konpromisoz osatu dugu: langileak, bezeroak, zein hornitzaileak. Gure ustez, aniztasuna baloratzen eta berdintasuna sustatzen duen enpresa bat enpresa berritzaileagoa, sortzaileagoa eta erresilienteagoa da, kalitate goreneko zerbitzuak eskaintzeko gai dena.

Gure aurrerapenak zuekin partekatzen jarraituko dugu, etorkizun inklusiboago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko.