“Arantzazu, 36zm, 5 mende, herri 1” aurkeztu dugu 10. Euskal Zinema Dokumentalaren Astean
Urriaren 23an aurkeztu genuen Gasteizen ‘Arantzazu, 36zm, 5 mende, herri 1’ dokumentala, emanaldi arrakastatsu eta interesgarrian. Aretoa beteta, ikusleek interes handia erakutsi zuten, bai dokumentalak erakarrita eta baita frantsizkotarren komunitatearen etorkizunagatik ere. Hala, emanaldiaren ondorengo solasaldian, asko eta asko izan ziren parte-hartu nahi izan zutenek.
Hain zuzen ere, saioan ikusleek galderak eta iritziak partekatu zituzten, eta horrek aberastasuna erantsi zion solasaldiari, Euskal Herriaren eta Arantzazuren gaineko gogoeta eta eztabaida sustatuz.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Vital fundazioari euskal zine dokumentalaren alde egiten duen lanagatik eta gu geu 10. Euskal Zinema dokumentalaren astera gonbidatzeagatik.
Artemanen dagoeneko dokumental berriak lantzen dihardugu. Gure konpromisoa indartu dugu, eta etorkizunean ere egitasmo hauetan gustura hartuko dugu parte, euskal kultura eta sormenaren hedapenaren mesedetan. Aurrera jarraituko dugu, ikuspuntu berriak eta ahots desberdinak entzunaraziz, betiere gure identitatea eta errealitatea erakutsiz. Hasi besterik ez gara egin.