Nortzuk garen?

Hogei urtetik gora egin ditugu jada eta atzo hasitakoen ilusioarekin jarraitzen dugu. Seniorren esperientziarekin eta gazteen talentuarekin aurrera goaz. Beti egin dugun bezalaxe, momentu kritikoei aurre eginez eta une oparoetan olatu dotoreak surfeatuz.

Sorreran gutxitan esan genuen ezetz. Ausartu ginen gehienetan eta erronka berriei soluzioak eman genizkien, ez beti onenak seguruenik. Orain askok diote beraien esperientzia profesionalaren ikasgai handiena izan dela ezetz esaten jakitea. Bat nator, baina sorreran ezin ezetz esan, eta orain ere alternatibarik egonez gero, hobe baietz beti. 

Eta atzera begiratuz gero, konturatzen gara zenbat aldatu garen. Erabat desberdinak gara orain. Sekulakoa izan da bilakaera, itzela aldaketa. Eta etorkizuneko bidea egiten hasi garen honetan, beste jauzi bat emango dugu, beste eraldaketa izugarri bat. 

Inertziek batzuetan, eta unean uneko erabakiek beti, gaur egungo eredura eta egoerara ekarri gaituzte. Gaur garena ulertzeko, egindako bidea aztertzea ona da. Aritu gara bai,  arituenak bilakatuz, eta hala, gutariko asko aditu. Diseinu grafikoan produktuak eta zerbitzuak eskaintzen zituen enpresa izatetik gaur garena. 

Ez dut gure buruaz gehiegi hitz egin nahi, gure estrategiaz ez dut letrarik idatziko, sektoreaz ari naiz. Komunikazioaren esparru zabalak osatzen duen arloaz. Aldatu duenaz eta sektorearekin bat, lehen aipatutako inertziak bultzatuta gehienetan, guk aldatu dugunaz. 

Orain komunikazio estrategikoan dihardugu, aholkularitzan, branding, marketin, harreman publikoetan, krisien gestioan, esperientzien sorkuntzan, sare sozialetan, barne zein kanpo komunikazioan, eta estrategia horiek guztiak elikatzeko historien sorkuntzan, letrez edo irudiz, audioz edo soinuz; ikusi, irakurri, sentitu eta entzuten duzuna elikatuz.

Hori da esan nahi dudana, Komunikazio estrategikoko kontsultoreak garela orain. Definizio horrek duen esanahi guztiarekin. 

Bidelagunaren bizitza luzatzea da gure helburu nagusia. Gu aukeratzen gaituen enpresa eta marka handiarekin bide luzea egitea, soluzioak, zerbitzuak eta produktuak eskaintzen beti. Talentuan oinarrituta. Egunero entrenatuz. Eta etengabe ezagutzak handituz. Gure arloan ideiak dira inportanteenak, ideiak dira bereizgarriak, ideia onak proiektu bikaina sor baitezake. Eta horretan ari gara. Lankidetzan beti. 

2028an egingo ditugu 25 urte. Nortzuk garen eta nolakoak garen jakin badakizu. 

Gorka Etxabe Otadui, Artemaneko zuzendaria.