Bidaia esperientziak partekatzeko Ostegun bidaiariak lehiaketaren laugarren edizioa martxan da

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Bidaia esperientziak partekatzeko Ostegun bidaiariak lehiaketaren laugarren edizioa martxan da

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Aurreko hiru edizioetako parte-hartze handia ikusirik aurten ere martxan jarri da ekimena. Debagoienean bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera ematea, beste batzuek etorkizunean egin ahal izango dituztenak.

 

Berrikuntza: ikasle bidaiei ere lekua

Laugarren edizio honetan erabaki dugu Debagoienean hain ugariak diren bertako zein kanpoko ikasleei ere keinu berezi bat egitea. Horrela, gonbidapena egiten diegu horiei ere ikasketak edo bestelako arrazoiak medio kanpoan egin izan duten egonaldien berri ere jende aurrean eman dezaten. Bidai-esperientzia da jaso nahi duguna eta, horren bidez, beste herrialde bat bisitatzeko griña piztea.

ostegun bidaiariak

 

Baldintzak

Bidaiak azken 5 urteotan egindakoak izan behar dira. Parte-hartzaileek diaporamen laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte eta aurkeztutako lanen artean 4 izango dira aukeratuak. Aurkezpenak euskaraz egin beharko dira eta diaporamaren iraupena 30-60 minutu bitartekoa izango da. Hainbat irizpideren arabera egingo da aukeraketa: bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna, kontakizunean transmititzen den gertutasuna eta diaporamen kalitatea.

 

Sariak

Publikoaren saria 100 eurokoa izango da.  Bestalde, parte hartzaile guztiek 50 euroko sari-ordaina izango dute.

 

Publikoaren botoak aukeratuko du

Irabazlea publikoak aukeratuko du. Aretxabaletako tabernatan emanaldiaren egunean jarriko den buzoian eman beharko dute botoa ikusleek diaporamen ostean. Aurkezpenetan egingarri diren bidaietarako ideia iturri izateari emango zaio garrantzia.

 

Emanaldiak

Emanaldiak Aretxabaletako taberna ezberdinetan izango dira, ostegun iluntzetan, 21:30ean. Emanaldien egunak honakoak izango dira: maiatzak 19, maiatzak 26, ekainak 2 eta ekainak 9.

 

 

Izen ematea

Apirilaren 15etik maiatzaren 2ra bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak, gazteria@aretxabaleta.eus helbidera idatziz edo 943 71 18 62 telefonora deituz.

 

Lehiaketaren oinarriak: http://www.aretxabaleta.eus[/az_column_text][az_blank_divider height_value=”40″][az_video_player video_player_type=”others_video_mode”][az_blank_divider height_value=”40″][az_lightbox_image thumbnail_img_size=”700×467″ image_mode=”full-image-responsive”][/vc_column][/vc_row]