Drone hegaldiak egiteko operadore ofizialak gara #AirekoArtisauak

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Drone hegaldiak egiteko operadore ofizialak gara

Espainiako Gobernuak droneen erabilera mugatzeko araudia onartu zuen 2014an. Araudiaren arabera, droneak profesionalki eta helburu komertzialetarako erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dira, besteak beste:

  • Enpresak AESAn izena eman behar du.
  • Aireontzientzako aseguru berezitua kontratatu behar da.
  • Droneen pilotu ikastaroa eginda izan beharko du gidariak.
  • Mediku egiaztagiria indarrean izan beharko da.

Artemanek AESAn izena emana du eta baimendutako aireko filmazioak egin ditzakegu. Horrez gain, bi drone pilotu ditugu ikus-entzunezko lan-taldean.

AESAk baimendutako operadore ofizial izan arren, araudiak zenbait murrizketa egiten ditu droneen erabileraren inguruan:

  • Ezin da hiribarruan operatu.
  • Pertsona-multzoen gainean ezin dira aireratu: parkeak, hondartzak, kontzertuak, ezkontzak, manifestazioak, prozesioak,…
  • Ezin dira gauez aireratu.
  • Ezin da operatu aireko espazio kontrolatuan.
  • Ezin dira aireratu aireportu eta aerodromoen inguruan.
  • Ezin dira hirugarren pertsonak arriskuan jarri.

Artemanen azken aldian egin ditugun zenbait aireko filmaketa bildu ditugu beheko bideoan. Ea gustuko duzuen!

Droneen inguruko informazio gehiago duzue AESAren webgunean.

#AirekoArtisauak[/az_column_text][az_blank_divider height_value=”40″][az_video_player video_player_type=”others_video_mode” link_video_others=”https://vimeo.com/162811474″][az_blank_divider height_value=”40″][az_lightbox_image image=”1588″ thumbnail_img_size=”700″][az_lightbox_image image=”1494″ thumbnail_img_size=”700″][/vc_column][/vc_row]