Etorkizun hurbileko publizitate erreminta berriak izango al dira challenge-ak?

[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]

Etorkizun hurbileko publizitate erreminta berriak izango al dira challenge-ak?

Eider García/

Harlem Shake, Ice Bucket Challenge, Condom Challenge, Charlie Charlie… Interneten biral bihurtzen diren erronkak gero eta gehiago dira. Azkena Mannequin Challenge delakoa izan da. Kamera bat mugitzen ari den bitartean inguruko jende guztia geldi egon behar da, maniki bat izango balitz moduan. Txorakeri bat ematen du, baina edozein sare sozialetan aktibo baldin bazaude zure sarrera orria horrelako mila bideoz gainezka izango duzula ziur nago. Michelle Obama, Hillary Clinton, Britney Spears, Paul McCartney, Beyoncé, futbol talde ezberdinak… mundu guztia erronka hau egiten ari dela dirudi!

Baina benetan erabilgarritasunik al dute erronka hauek ala denbora-pasa besterik ez dira? Sarean pixka bat ikertu ondoren denbora-pasa bat baino gehiago direla esango nuke.

Horren erakusle argia daukagu 2014. urtean modan egon zen Ice Bucket Challenge delakoa. Hau kasu berezi bat izan zela esan dezakegu, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA gazteleraz) gaixotasuna ikertzeko dirua lortzeko jarri baitzen martxan. Bertan kaleko jendeaz gain pertsona famatu askok ere hartu zuten parte; horien artean, Cristiano Ronaldo, Bill Gates eta Vin Diesel, esaterako. Jende askok dudan jarri zuen erronka honek dirua lortzeko zeukan ahalmena, baina zalantza horiek segituan desagertu ziren, erronka martxan jarri eta 30 egunetara 100 milioi dolar baino gehiago bildu zirenean. Diru horren zati bat MinE proiektura bideratu zen eta gaixotasunarekin elkartutako gene berri bat deskubritu dute. Adituek diotenez, tratamendua bilatzeko pauso bat aurrera eman dute diru horri esker.

Beste adibide argi bat Charlie Charlie erronka da. Oso azkar mundu guztira zabaldu zen erronka bat izan zen, beharbada jende gehienak gaiarekiko zuen ezjakintasunagatik. Erronka honetan bi arkatz paper baten gainean gurutzatuta ipintzen ziren eta paperean baiezko eta ezezkoak idatzi. Charlie delakoari zerbait galdetu eta Charlie honen espirituak gaineko arkatza baiezko edo ezezkora mugitzen zuela suposatzen zen. Espiritismoaren gaiaren gainean ezjakintasun handia dago eta jendeak erronka honi izugarrizko oihartzuna eman zion. Azkenean, espiritismoari buruzko pelikula batek asmatutako erronka zela jakin zen, filma ezagutzera emateko helburuarekin.

Bi kasu horiek oso argiak dira, baina erronka guztiei atera diezaiekegu dibertigarriak izateaz harago beste helburu bat, normalean publizitate-helburua. Orain pil-pilean dagoen Mannequin Challenge-a, adibidez. Hasiera batean inongo helbururik ez duela ematen du, baina Hillary Clintonek, Estatu Batuetako presidente izateko hautagaia izan denak ere egin du. Dibertsioagatik bakarrik izan dela pentsatzen duzue? Hori ere arrazoietako bat ere izan daiteke, noski, baina ez al zaizue iruditzen Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko hautagaiak horren modan dagoen erronka bat egiteak oihartzun handia emango ziola? Jakina da gazteen botoa eskuratzeko zailtasunak zituela.

Etorkizun hurbileko publizitate erreminta berriak izango al dira challenge-ak?

[/az_column_text][az_blank_divider height_value=”40″][az_video_player video_player_type=”others_video_mode”][/vc_column][/vc_row]