Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 12an ospatuko da
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 12an ospatuko da
Iragarki guztiak ikusgai: http://euspot.eus/
Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea apirilaren 28an amaitu zen. Guztira, bosgarren edizioan 34 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak.
Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, zabalkundea handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da, eta bide hori indartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Arteman Komunikazioa enpresarekin. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako harremanak indartu dira zenbait ikastetxe eta sektoreko eskolekin, eta erantzuna oso positiboa izan da.
Sari-banaketa ekitaldia
Sekulako sariak banatuko ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari:
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan.
Angel Alkainek girotuko du ekitaldia eta sorpresarik ez da faltako. Sariak banatzeaz gain, Audionetwork musika edizio etxeko arduradunak musika eskubideen inguruko hitzaldia egingo du. Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa egongo da.
Sari-banaketara edozein etorri ahal izango da. Gonbidatuta zaudete guztiok!
Jarraipen handia sare sozialetan
Lehiaketak jarraipen handia izan du aurten sare sozialetan. Twitterren, adibidez, bikoiztu egin da jarraitzaileen kopurua eta Facebooken, ia hirukoiztu. Era berean, arrakasta handia izan du Facebooken egin den zozketak: Gipuzkoako nekazal-etxe batean asteburua zozketatu da eta 200 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak.
Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.000tik gora. Publikoaren kuttunenak 220 bozka jaso ditu, sari-banaketa ekitaldian jakingo dugu nor izan den bozkatuena, gainerako sarituekin batera.
Aurtengo gaia: turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera
Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituzte, kostaldekoek beste. Eta horren haritik, lehiaketan parte hartu duten iragarkiek nabarmendu behar izan dituzte barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak.
Gaia hau izanik, turismoaren arloan Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea izan da zeharkako helburua.
[/vc_column][/vc_row]