Ostegun Bidaiariak 2016 lehiaketa hastera doa
[vc_row padding=”default-padding” bg_attachment=”scroll”][vc_column el_class=”col-md-8 col-md-offset-2″][az_column_text]
Ostegun Bidaiariak 2016 lehiaketa hastera doa
Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko eta herrialde zein bidaiatzeko modu desberdinak ezagutzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Erabat errotuta dagoen ekimen honen laugarren edizioa maiatzaren 19an hasiko da. Aretxabaletako Udalak antolatu du lehiaketa ere baden ekimen hau Arteman Komunikazioaren laguntzarekin. Lau astetan, ostegunero Aretxabaletako taberna ezberdinetan eskainiko dira bidaia desberdinen diaporamak.
Emanaldiaren ostean, ikusleek botoa emateko aukera izango dute. Hain zuzen ere, irabazleak publikoak aukeratuko ditu. Tabernan bertan jarritako buzoian eman ahal izango da botoa. Egingarri diren bidaietarako ideia iturri izateari eman nahi zaio garrantzia. Publikoaren saria 100 eurokoa izango da.
Hau da aurtengo egitaraua:
– Maiatzak 19. Paulaner tabernan. 21:30. Nagore Uriarte (Aretxabaleta): ‘Bizi eredu alternatiboak penintsulan’.
– Maiatzak 26. Express tabernan. 21:30. Eider Murgoitio (Arrasate): ‘Brasil, Bolivia eta Ekuadorren, Mundukiderekin’.
– Ekainak 2. Dagda tabernan. 21:30. Irune Gabilondo eta Itziar Perez (Bergara): ‘Magisteritza praktikak Kamerunen’.
– Ekainak 9. Haizea tabernan. 21:30. Jone Ojea (Aretxabaleta): ‘Venezuelaren gertuko erretratua’.
[/vc_column][/vc_row]