MARKALARIAK: euskaraz lan egiten duten komunikazio agentzien komunitatea

Markalariak euskaraz lan egiten duten komunikazio agentziak biltzen dituen komunitatea da. Gizarte osoari komunikazioaren balio estrategikoa eta sektorearen gaitasuna eskaini nahi dizkiogu. Eragin positiboa sortzeko, egiteko modu onak ikusaraziz eta sustatuz.

Topagune kolaboratibo eta inspiratzailea gara: ezagutza elkarbanatzeko, harrotasun profesionala lantzeko eta gure jardunaren etorkizuna ikuspegi ireki eta berritzaile batetik irudikatzeko gunea.

Euskal komunitatetik sortzen diren komunikazio joeren bozgorailu izan nahi dugu. Bide batez, pizgarri eta erreferente izan nahi dugu euskaraz sortu nahi duten belaunaldi berrientzat.

Gaur egun, euskarazko komunikazio kanpaina esanguratsuenetako batzuk sinatu dituzten sei agentziak osatzen dute sarea. Haien ibilbidea eta konpromisoa dira Markalariaken bermea.

Etorkizunean, ikuspegi horrekin bat egiten duten beste komunikazio agentziak sarean integratzera gonbidatu nahi ditugu.