GOI MAILAKO BIKAIN SARIA lortu dugu!

Abenduaren 16an Artemanek GOI MAILAKO BIKAIN SARIA lortu zuen; 2012koarekin batera, bigarrena.

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren aitortza ekitaldia ospatu zuen hilaren 16an Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan, erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu ziren. Helburua euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egitea da euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez.

Euskarak egiten du Arteman, eta harro sentiarazten gaitu garen horregatik errekonozimendua jasotzeak. Jarrai dezagun euskaraz hartu-emanean, elkarrekin eta euskaraz sortzen.