Ongi etorri Arteman berrira!

Garai ezegonkorrak dira, horixe entzuten ari gara behin eta berriz. Geroz eta azkarrago ari dira gauzak aldatzen: teknologiak, enpresak, gizarte egiturak, norbanakoen arteko harremanak… Dena dago eraldatzen.

Artemanen gustuko ditugu erronkak, aldaketak, barrena mugitzen dizkiguten proiektuak eta azken hilabeteotan gure lan-lekua bera izan da eraldaketa handiena jasan duena. 2021eko iraila ezkero Arteman kooperatibak bere-berea izango duen etxeari forma ematen aritu gara eta dagoeneko zabalik ditu ateak.

Zuekin batera erronka berriak bizitzeko irrikitan gaude. Garai ezegonkorrak dira, baina konpainia onean eta asmoak garbi izanda errazago egingo diogu aurre datorrenari.

Zure komunikazio-beharren inguruko irtenbideren bat nahi baduzu, gure etxe berrian itxaroten zaitugu:

EGIN HITZORDUA