PESMES 2025 saria irabazi dugu Ikus-entzunezko Kanpaina kategorian
30/10/2025
Urriaren 24an, Marketing Sarien VII. edizioa ospatu zen UPV/EHUren Bizkaia Aretoan azken bi urteetan euskal enpresek edo Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ordezkaritza duten enpresek egindako marketin-ekintza nagusiak aitortzeko.
Bertan, komunikazio eta marketing-eko 300 profesional inguru elkartu ziren, emozioak eta AMA marketin-elkarte berriaren aurkezpenak markatutako gau batean. Sortu eta hamar urtera, elkarteak etapa irekiagoa eta elkarlanezkoagoa ireki du, euren sloganak dioen bezala, merezi dugun marketina bultzatzen jarraitzeko. Eta Artemanek, Marketing Publikoa – Ikus-entzunezko Kanpaina kategorian, Bizkaiko Foru Jauregiaren 125. urteurrenean egindako lanagatik PESMES 2025 saria irabazi du. Jarraian daukazue emaitza: