Sakeleko joerak

Sakeleko joerak

Aida Solores/

Urte berriarekin milaka albiste jaso ditugu, gure marketin estrategian aplikatzeko berrikuntza, trikimailu eta bestelako proposamenekin. Aitzitik, ezin gara guztiekin gelditu eta, horregatik, sakelean eramateko sei ezinbestekoen zerrenda prestatu dugu. Eman begirada bat joera hauei eta galdetu zure buruari ea egunean daukagun markaren online estrategia?

 

Azkar-azkar: fast content

Statista estatistika atariak jakinarazi digu Espainia munduko bosgarren herrialdea dela mugikorrari emandako erabilera denborari dagokionean (egunean bi ordu eta 11 minutu arteko erabilera). Edozein lekutan eta unetan konektatzen gara, multi-ekintzaileak gara eta modu oso azkar, sinple eta intuitiboan kontsumitu nahi izaten dugu. Joera honek fast content delakoari bidea ireki dio eta Facebook edo Instagram bezalako sareek Stories aukeraren bidez arrakastaz ari dira txertatzen.

 

Big data eta context marketing

Azkar kontsumitzekoak gara, baina ez gara edozerrekin konformatzen. Erabiltzaileek haiekin identifikaturiko edukiak bilatzen dituzte, une eta leku aproposean. Teknologia berriei esker gero eta data zehatzagoa dugu esku artean eta horrek gure marka modu pertsonalizatu eta natural batean posizionatzeko aukera eskaintzen digu.

 

Bideo programatikoa

Forbes-ek jakinarazitakoaren arabera, promozionaturiko bideoen %80 programatikoa izango da, sakeleko telefonoetara bideraturikoa. Dena den, kopuru horrek ez gaitu askorik harritzen, segmentazio, ikusgarritasun eta konbertsio tasa aukera onak eskaintzen dituelako.

 

Social e-commerc 

Baina edukia kontsumitzeko era ez da aldatu den gauza bakarra; denbora luzea da e-commerce atarien arrakasta ikusten gabiltzala denda fisikoen alternatiba gisa. Gaur egun, kontsumoak ere muga soziala gainditu du eta sare sozialen bidezko erosketak gero eta ohikoak dira gure artean social ads bezalako aukerei esker. Hor ditugu Instagram Shopping edo Facebook, zein eta Pinterest-en funtzionalitate espezifikoak.

Gainera, Facebook harago doa, eta errealitate areagotu bidezko erosketak egiteko aukera garatzen ari da; horrek “ukitu eta frogatzeko” aukera emango die erabiltzaileei, esperientzia inoiz baina errealagoa bilakatuz.

 

Influencer bidezko marketina

Mundu birtualeko pertsona famatuak, Youtube edota Instagram bezalako kanalekin, milaka harpidedunen erreferentzia bilakatu dira. Gaitasun, sormen eta dinamismo handiarekin, iritziak eta joerak sortzen dituzte publikoaren artean; eta ez dago esan beharrik horrek gure markaren izenean izan dezakeen eraginean. Beraz, estrategia prestatzerakoan kontutan izan beharko dugu garrantzitsuagoa dela pertsona horren sinesgarritasuna jarraitzaile kopurua baino; eta bere komunitatearekin izango duen harremana ere baloratu beharko dugu.

 

Ahotsa

Markek esateko inoiz baino gehiago dute. Gero eta normalagoa da ahots bidezko bilaketak egitea eta Smart speakers -ak gure etxeetan ikustea (Google home edo Alexia). Voice Marketing delakoa gure bizitzetan gelditzeko etorri da.